Prentsa-aretoa

Berriak

Rodolfo Ares: "Euskadira ekartzea Europako Neutroien Iturria denon ahaleginak behar ditu"

"Ibarretxeren Gobernuak egin behar lukeena da, Espainiako Gobernuarekin bat egon, nahi badu zentru teknologiko hau Euskadin egotea"

KOMUNIKATUA

   PSE-EE-ko bozeramaileak, Rodolfo Ares, adierazi du “Euskadik zientzia eta teknologiako zentru handi bat edukitzeko, Europako Neutroien Iturria den moduen, helburu hori lortzeko denon ahaleginak bildu behar dira, Ibarretxe eta Eusko Jaurlaritzako bere kideenak ere, Gobernu Zentralarekin elkarlana egin beharko lukete, izen ona kendu beharrean, egin nahi duten moduan Giza Eskubideen Europako Auzitegian, demandak aurkeztu beharrean”.

   Rodolfo Aresentzako, “inkongruentea da, EAJ-ak, Madrilen Zapateroren Gobernuari eskatzea egitea ahalegin diplomatiko guztiak lortzeko Europako Batasunak onartzea zentru hau Bizkaian egotea eta aldi berean, EAJ-ko Lehendakari batek Espainiaren kontrako gurutzada burutzeak, Europan, hain zuzen ere”.

   “Ibarretxeren Gobernuak egin behar lukeena da, benetan nahi badu Euskadik edukitzea halako zentru teknologiko garrantzitsu bat, beharrezkoa gure garapen ekonomikorako, Espainiako Gobernuarekin bat egin beharko luke, bai Europan, bai internazionalki, eta ez bere kontran egon, zalantzan ezarriz bere izaera demokratikoa ere”.

   “Jarrera horrekin –Aresek esan du-, Ibarretxek lortu dezakeen bakarra da halako iniziatiba garrantzitsua arriskuan jarri, denok zaindu beharrean, helburu komuna izan behar litzakeelako, interesen partidisten gainetik egon behar lukeena”.

   “Dena den –amaitzen du-, ondo legoke, EAJ-ko diputatuek Madrilen, euren aldarrikapenak egingo bazituzten koherentzia eta ardura gehiagorekin, Ibarretxek eta bere Gobernuak egiten dituztenak baino. Ondo legoke, beraz, Zapaterori erreklamatzen diotenak egitea ahalegin diplomatiko gehiago Europan, espalaziozko neutroi iturriaren alde, egitea ahalegin berbera eta Espainiako izen ona ez kentzea eta ezta bere Gobernuarena, Europan hain zuzen ere”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak