Rodolfo Ares: "Eusko Jaurlaritzaren erabakia isladatzen du kontsulta, hauteskunderako bandera bat besterik ez dena"
“Kontsultari buruz kanpainina egin nahi badute, egin dezaten baina euren alderdien diruarekin”.
KOMUNIKATUA
Eusko Jaurlaritzako Bozeramailearen deklarazioei buruz informazio kanpainiaz, hirukoak eragin nahi duena plebiszituaz, baieztatzen du “kontsulta bakarrik hauteskundeko bandera bat dena eta Ibarretxeren Gobernua osatzen duten alderdiek diru publikoa erabili nahi dutela euren aurrekanpainia eta kanpainia ordaintzeko, hurrengoko erkidegoko hauteskundeei aurre egiteko”. Hala esan du, gaur goizean, PSE-EE-ko Koordinazio eta Antolamenduko Idazkariak, Rodolfo Ares, “harrigarri” bezala izendatu du hirukoak nahi izatea zergadunen dirua erabiltzea euren interes partikularrak finantziatzeko. “Kontsultari buruz kanpainia egin nahi badute egin dezaten, baina euren alderdien diruarekin”, Aresek azpimarratu zuen.
PSE-EE-ko zuzendariak hala erantzun dio Miren Azkaratek eginiko deklarazioei, atzo esan bait zuen komunikazio kanpainia bat zabalduko dela, modu "zuzenean", herritarrekin, kontsultari buruzkoa. Zuzendari sozialistak berresan du, Eusko Jaurlaritzaren erabakia, kanpainia informatibo garesti hau jaurtiz, “baieztatzen du, sozialistak salatu dugun bezala, kontsulta EAJ, EA eta EB-ren bandera elektoral bat dela soilik”.
Prentsak batu duenaren arabera, kanpainia informatiboaren barne egingo dute buzoiraketa masibo bat, foiletu adierazgarriekin euskal etxe guztietarako. “Ulertzen dute, Urkulluk duela aste batzuk esan zuenaren arabera, proposamena ondo ez dutela azaldu gizarteari eta dirudienez, orain okurritu zaie modu hoberena azaltzeko dela denon dirua erabiltzea euren interes partikularrentzako”, Aresek adierazi du.
Dena den, PSE-EE-ko zuzendariak gehitu du “oker daude. Herritarrak ez dituzte konbentzituko, ongi asko ezagutzen dutelako Ibarretxeren iniziatiba eta badakite bere proposamenak ez duela balio hizketarako, ezta adostasunak lortzeko, ezta elkarbizitza irmotzeko eta gutxiago pakea lortzeko”. Kanpainia hau aurrera eramateko erabakiarekin, Aresek dio, “Ibarretxeren Gobernuak aurpegi izugarria du, zeren, diru publikoa erabili nahi du hirukoak nahi dituen proiektuei buruzko kanpainiak ordaintzeko, bertan oinarritu bait dute euren hauteskunderako mensaiak. Hala egin zuen, Ibarretxe Planarekin eta berriro ere egiten du. Ikaragarri da”.
Aresek gehitu du “dirudienez, Eusko Jaurlaritzak nahi du diru publikoa erabiltzea kanpainia informatibo hau mozorrozteko herritarren aurrean, egitan dena da, aurrekanpainiako estrategi bat, indartzeko hirukoa osatzen duten alderdiei”. “Hirukoa osatzen duten alderdi politikoei eskatzen diet bere aurrekanpainiak eta kanpainiak euren alderdien diruarekin egitea”, PSE-EE-ko Koordinazio eta Antolamenduko Idazkariak,honela amaitu du.