Prentsa-aretoa

Berriak

Rodolfo Ares: "Euskobarometroaren datuak baieztatzen dute euskal gizarteak aldakuntzaren alde dagoela"

“Euskadin gizarte gehiengo berri bat dago eta aldakuntza politikoa nahi du eta PSE-EE-n bere konfidantza ezartzen du aurrera eraman dadin”

   KOMUNIKATUA

   Antolamenduko Idazkaria eta PSE-EE-ko (PSOE) Exekutibaren Bozeramaileak, Rodolfo Ares, uste du Euskobarometroko datuak, Eusko Legebiltzarrerako bozketaren estimazioaren arabera, gaur ezagutzera eman direnak, baieztatzen dute “euskal gizarteak duen aldakuntza nahia”. Estimazio hauen arabera, orain Erkidegoko Hauteskundeak ospatuko balira, PSE-EE-k, EAJ-ri Eusko Legebiltzarrean lehenengo postua irabaziko zion, eta hala izango litzake jarleku gehien edukiko zuen alderdia. 
 

   “Euskobarometroko datuak isladatzen dute euskal sozialismoa momentu ezin onean dagoela eta egiaztatzen du goranzka dijoala, horregatik, PSE-EE-k gorantz joan da azkenengoko hauteskunde guztietan, 2003 urtetik”. “Argi dago, Euskadin, gizarte gehiengo berria dagoela, aldakuntza politikoa nahi duena eta PSE-EE-gan bere fedea ezartzen duela lortzeko”, zuzendari sozialistak esan du. 

   “Dagoeneko badago euskal herritarren gehiengo bat porrot egindako proiektuak ukatzen dituenak, bai Ibarretxe Plana deiturikoa, “ibilbide orria” edo kontsulta, hauek Ibarretxeren Gobernuaren lehentasunak izan dira azkenengoko hamar urte hauetan. Gehiengo honek alternatibak nahi dituzte, irtenbideak eta Alderdi Sozialistak eskaintzen duen lehentasunak, aurrera egiteko eta asumitzen duena, normaltasun guztiz eta itxaropenez, diskurtso integratzailea, hizketarako zabalia eta beneteko arazoengandiko arduratzen dena, PSE-EE-k duela urte asko egiten ari dena, hain zuzen ere”.

   Aresek azpimarratu du hirukoak jasatzen duen "atzerakada", Euskobarometroko datuen arabera baieztatuz Eusko Jaurlaritzaren "porrota". “PSE-EE-k irmotasunezko erreferentzia bat da, banaketa eta norabide ezako espektakulua eskaintzen dute beste euskal alderdi politiko batzuk, ordea”. “Datu hauek, edozein modutan, tendentziak azaltzen dituzte eta hartu behar dira lasaitasun eta prudentzia osoz, nahiz eta ziur egon euskal gizartean dagoen benetako tendentzia isladatzen dutela”.

   Azkenik, Euskadiko Exekutibaren Antolamenduko Idazkariak azpimarratu du “datu hauek lan egitera animatzen gaituzte alternatibaren alde eta Euskadin aldakuntza lortzeko, gure asmoa da herri honek berreskuratzea bere lekua, eta gobernu nazionalistak eduki duten norabide ezatik urruntzea”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak