Rodolfo Ares: "herritarrek badakite PSEk Euskadin gauzatu diren itun guztiak erraztu dituela"
"José Luis Bilbaok badaki Ibarretxe dela herrialdea eraikitzeko zeharkako itunak galarazten dituena"
KOMUNIKATUA PSE-EEko Exekutibako Bozeramaileak, Rodolfo Ares, gaur azaldu du “herri honetako hiritarrek badakite Euskadin azken urteetan lortutako akordio guztiak, bai aurrekontuetan bai legegintzan, Euskal Sozialisten ekintza izan dela”. Aresek azpimarratu du akordio hauek oinarritu direla beti “euskal gizartearen ongizatea hobetzen duten gaietan”. Zentzu honetan gogoratu ditu, beste batzuen artean, osagarriekin erlazionatuak daudenak, pentsio baxuenak eta Zoruko Legearekin eta baita atzo adostutako Gizarte Zerbitzuei buruzko hitzarmena. Akordio guzti hauek, zehaztu du, lortu dira “hizketaren bidez, ez unilateraltasuna eta inposaketaren bidetik, beste batzuk egiten saiatu diren moduan, euren aldarrikapenetan pentsatuz, gizarte zati handi bati atzea emanez”. Zuzendari sozialistak hala hitz egin du Bizkaiko Diputatu Orokorrak, José Luis Bilbao ziurtatu ondoren, bigarren aldiz azken egunetan, Euskadik normalizazio politikoa lortzeko hitzarmen bat behar duela eta Euskal Sozialistak oztopoak jartzen dituztela, zeren, haren ustez, PSE-EEko estrategia guztia da Patxi López hurrengoko Lehendakaria izatea. PSE-EEko Exekutibako Bozeramaileak, bere harridura adierazi du Bilbaok jauritako hitz hauengatik, zeren “Bizkaiko Diputatu Nagusiak ongi asko daki, agian gu baino hobe, Ibarretxek ez duela inoiz asmorik izan, ez duela eta ez duela izango inolako asmorik, Euskal Sozialistekin adosmen bat lortzeko. Ibarretxek ez duela zeharkako adosmenak nahi herri hau eraikitzeko”. Aresek gogoratu du “Ibarretxek ez du nahi ezberdinen artean akordioak egotea, bere politika estrategiko guztia delako indar nazionalistak gehitzea eta gure autogobernuko markua haustea. Ibarretxek bakarrik nahi du adosmenak berarekin ados daudenekin eta nahi izan du euskaldunak onartu ditugun arauak alde batera utzi biktimismoa bilatzeko eta bere aldarrikapen independentistetan oinarritu da”. “Ibarretxe beti berdina izango da –Aresek gehitu du- berak onartu zuen duela bi aste, hirukoaren alde berriz apostu egitean, hiritarrek gobernatzeko aukera ematen badiote berriz ere”. Horregatik, “harrigarria da José Luis Bilbao izatea gauza hauek esaten dituena, bere alderdiak bakarrik estrategi bat du eta, Ibarretxe lehendakari izatea”. “Ibarretxek eta EAJak urte asko daramate aldarrikatuz gure marku politikoa hautsi behar dela, ulertzen dutelako estrategi honek erraztuko diela boterean jarraitzen betirako. Baina herri honek behar duena da, ez marku aldaketa bat, Gobernu aldaketa bat baizik”, Aresek azpimarratu du. Zuzendari sozialistak berresan du Euskal Sozialistak Euskadi berri baten alde daudela, ezberdin arteko akordioetan oinarritua eta errepikatu du Patxi Lópezek bereganatutako konpromezua Lehendakari izatean, berak alderdi politiko demokratiko guztiei dei egingo die estatutua eguneratzeko eta hitzarmena berreraikitzeko eta hala berreskuratu galdutako akordioak eta erreforma estatutario bat eragin, baina aldez aurretik adosmena egon behar da”. “Dena den pozten gaitu Bilbaok gehitzea gure apostura eta hala alde egon ezberdinen arteko akordioak egon behar direla. Euskal Sozialistak akordio hau duela urte ugari defenditzen ari gare eta eragin nahi dugu ere aldaketa Gobernu batetik. Gizarte honetan sinesten dugu, bere aniztasuna errespetatu eta ziur gaude denon artean etorkizuna eraiki behar dugula. Elkarri indartsuagoak garelako”, hala amaitu du Aresek.