Prentsa-aretoa

Berriak

Rodolfo Ares: "Ibarretxek bakarrik ez daki hirualdekoa krisian dagoela"

"Hauteskundeko emaitzak ez ditula onartu nahi baieztatzen du, hirualdekoak galdu egin dituelako eta PSE-k irmotuta dago, ordea ".

KOMUNIKATUA

Euskadiko Alderdi Sozialistako Exekutibako bozeramaileak, Rodolfo Ares, azpimarratu du atzo, Ibarretxek eginiko helegitea hirualdekoari buruz dela "errealitatea onartu ez duen pertsona batena eta egoera honek bere burua gainditzen du". 

 
“Ibarretxe – Rodolfo Aresek adierazi du - bera bakarrik ez daki hirualdekoa krisia duela, nahiz eta osatzen duten taldeek agerian utzi. Hirualdekoa, Eusko Legebiltzarrean gutxiengoa zuen dagoeneko, hauteskunde autonomikoen ondoren eta argi dago ez duela balio Aldundi eta udaletxeentzako". Aldi berean dio, "onartezina dela erabiltzea termino batzuk, hauek modukoak 'kontratu miloinaduneko eskeintzak', alegia, hirualdetik kanpo egina ahultzeko asmoarekin".

 
“Halako terminoak – adierazi zuen - iraingarriaz izanez gain, lehenik bere kideentzako, agerian uzten du politika egiteko modu bat eta euskal sozialistak modu horiekin ez gatoz bat. Ibarretxek, gutxienez errespetatu eskaini behar du, besteek saia daitezen beste koalizio batzuk egiten, nahiz eta bera ados ez egon. 
 

“Atzo egin zituen deklarazioekin, Ibarretxek argi utzi du hauteskundeen emaitzak ez dituela onartu nahi, hirualdekoa porrota jasan duelako eta euskal sozialismoa izugarri irmotu egin delako, honen adierazpena da, Gipuzkoa eta Araban abertzaleei irabazi dieegula, eta baita Euskadiko bi hiruburuetan, Donostia eta Gasteizen”.
 
“Ibarretxek, betik esaten du euskal herriari hitza eman behar zaiola eta bere erabakia errespetatu behar dela, baina berak ez du gaitasunik entzuteko euskaldunak diotena eta onartu bere botuekin diotena hautestontzietan, bera haserre bizian jartzen da herritarrek berak dioenarekin ados ez badaude", Rodolfo Aresek gehitu du ere, “Ibarretxek ez du onartzen euskal herritarrek diotena, berdin du hauteskundeak egon edo ez, berak bada bere proiektua aurrepentsatua eta herritaren borondatea ezin du aurkakoa esan”.

"INTERESESKO UTE BAT"

Rodolfo Aresentzako, “hirualdekoaren krisia argi zegoen orain dela asko, beraz ez da izan inolako uztekabea”. “Interesesko UTE bat da –gehitu du -, iraganeko formula bat eta honezkero ezin da mantendu. Hasieratik ahula zen, Gobernu bat osatu zen baina ez zegoen bertan elkartasunik eta kide bakoitzak "bere burua salbatu" nahi du. 

“Hirualdekoaren – buruzagi sozialistak dio - formula guztiz ezgaia da ezer artikuletako, gertakizunak baieztatzen duten moduen: ez Eusko Jaurlaritzan, ez Udaletxeetan, ezta Batzar Nagusietan edo Aldundietan”. “Euskal politika ezin da egon hirualdekoaren menpean, herria ez duelako batzen, ez du gaitasunik abertzaleak biltzeko ere. Zorionez, euskal gizartea askoz ere zabalagoa, anitza, konplexua eta integratzailea da. Eta ez du nahi Gobernu formula baztartzaileak, integratzaileak baizik. Eta egunik egunera argi dago, Alderdi Sozialista dela, bere iniziatiba gaitasunarekin bihurtu dena euskal politikaren benetako ardatzean”.

“Ibarretxek – Rodolfo Aresek esan du amaitzeko - hirualdekoaren alde egin dezake baina kontutan izan behar du, formula hau mantentzea ez dagoela bere menpean bakarrik, lehendabizi, herritarren eskuetan hautestontzien bidez, eta bigarrenik, beste alderdi politikoek hartzen dituzten erabakietan”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak