Prentsa-aretoa

Berriak

Rodolfo Aresek berresan du "lehenik, euskaldunen artean adostu behar dugu lehen akordioa, herria denon artean eraikitzeko"

“Hala balitz, ziur gaude Korte Orokorrak, adostasun horiek baieztatuko dituztela ere".

“Sozialistak, Euskadin ez duguna inoiz bermatuko proiektu baztertzaileak dira"

BILBO

“Estatuarekin itun bat egiteari” buruz autogobernu mailan, atzo Josu Jon Imazek eskatu zuen moduan, Euskal Sozialisten Exekutibaren bozeramaileak, Rodolfo Ares, gogoratzen du, indarrean dagoen legeriak ezartzen duela, Korte Orokorrak eztabaidatu eta onartu behar dituztela estatutuen aldaketak, autonomi erkidegoko herritarrak erreferendunan onartu aurretik, “ahalgo hau denok errespetatu behar dugu”.

Aresek, dena den, ziur dago “EAJ-ak nahi baditu adostasun zabalak eta zeharkakoak, sozialistak betik defendatu duguna Euskadirako, akordio hauek ziur Korte Orokorretan onartuak izango direna eta herritarren bermea izango dute ere erreferenduna egiterakoan, horretarako Konstituzioak eta Estatutoak ezartzen dituzten mekanismoak jarraitu behar dira”.

Sozialisten bozeramaileak berresan zuen “edozein aldaketa Euskadiko marku politikoan egin behar da ezberdinen artean adostasuna lortuz eta hala, herriaren maiztasuna agerian utzi”. “Hori hala izanda, Imaz jaunak eta EAJ-ak lasai egon daitezke zeren, euskal sozialistak ziur gaude Korte Orokorrak adostasun hauek onartuko dituztela”.

“Sozialistak ez duguna inoiz bermatuko Euskadin izango dira proiektu baztertzaileak, Ibarretxeren plana bezala, banatzen gaitulako, eta batak besteen kontra ezartzen gaituztelako eta aldi berean, arauen gain egon nahi dute eta horrek ez du Konstituzioaren barnean doikuntzarik”, Aresek gehitu zuen.

Sozialisten bozeramaileak berresan zuen, beste behin gehiago, “adostu beharreko lehen akordioa dela euskaldunen artean, herria eraikitzeko denak batera” eta ziur azaldu zuen, hau lortzen bada, “ituna Estatuarekin, EAJ-ak eskatzen duen bezala,
erreza izango dela”.   

Beste berri batzuk...

Iruzkinak