Rodolfo Aresek dio, ETA-ren kupularen aurka egondako atxiloketen ondorioz, "gaur denak apur bat askeago sentitzen gara"
"ETAk ez du inoiz lortuko bere ideiak inposatzea erakunde demokratiko guztiei eta Zuzenbidezko Estatuari”.
KOMUNIKATUAPSE-EE-ko Antolamenduko Idazkaria eta Exekutibako Bozeramaileak, Rodolfo Ares, adierazi du “oso albiste garrantzitsua dela eta pozez betezen gaitu” gaur egunsentian egondako atxiloketak ETA-ren kupularen kontrakoak Frantzian.
“Gaur denak apur bat askeago sentitzen gara”, azaldu du. “Poliziaren ekintza garrantzitsu honek agerian uzten du demokratak denbora asko errepikatzen ari garena: herri honetan biolentzia praktikatzen dutenen patua dela atxilotuak izatea eta Justiziaren aurrean amaitzea”.
“Gaur egun berezia da demokratentzako; egun honetan eskertu eta azpimarratu behar dugu Estatuko Segurtasun eta Indar Kideen lana, bai Frantzian, bai Espainian, terrorismoa eta ETA-ri aurre egiten dute eta gure askatasuna bermatu”. Aresek zoriondu nahi izan du Herrizaingoko Ministroari eta bereziki, Guardia Zibilari, atxiloketa garrantzitsu hauengandik, Frantzia eta Espainian arteko erlazio bikainen, gai antiterroristan, ondorio dira.
“ETAk ez du inoiz lortuko bere asmo bat ere. Ez du inoiz lortuko bere ideia faxistak eta totalitarioak inposatzea erakunde demokratikoei eta Zuzenbidezko Estatuari”.
Buru sozialistak berresan du azkenik “nahiz eta ETA-k oraindik kapaz izan min asko eragitzeko (eragintzen gaituena), argi dago inoiz baino ahulagoa dagoela. Talde terroristak duen bide bakarra bere behin-betiko desagerpena da”.