Prentsa-aretoa

Berriak

Rodolfo Aresek EAJk Estatuko kontuak onartu ez arren, PSE Euskal Kontuen alde ager litekeela adierazi du

"Herritarrek ez dute zertan ordaindu hirukoaren ezegonkortasunaren ondorioak"

BILBO PSE-EEko Antolamenduko Idazkariak, Rodolfo Aresek, gaur sozialistak hurrengo urterako euskal aurrekontuak "adosteko prest daudela" egiaztatu du, "kontutan izan gabe EAJak" Estatuko aurrekontuekin egindakoa. Gaur, Bilbon egindako prentsaurreko batean, Aresek ziurtatu du bere alderdia "beti prest egongo dela negoziatzeko eta adostasunak lortzeko", "herritarrek ez baitituzte ordaindu behar hirukoak bizi duen ezegorkotasunen ondorioak", ezta "agian akordio bat nahi ez duen Gobernu batenak". "Oparotasun ekonomikoa zegoenean herriaz arduratu gara -esan du PSEk euskal kontuei azken hiru urteotan emandako babesari buruz-; eta zentzu eta erantzukizun gehiago dauka orain, krisi garaian egiteak". Aresek euskal kontuen onarpenak erkidegoko erakundeei krisi ekonomikoari aurre egiteko baliabideak emango dizkiela uste du eta Ibarretxeren Gobernuari "lan egiteko eta asetasunean ez ezkutatzeko" dei egin dio eta "krisiaren kontrako neurri gehiago" onartzeko eskatu dio, eta horretarako, berme sozialista edukiko duela esan du. PSEko zuzendariak "arduragabetasun hutsa" dela hirukoaren aldetik 2009a hastea aurrekontuik gabe, aldi berean "EAJren aldetik arduragabetasun hutsa litzake, euren arrazoi estrategikoen arabera ekiten badute" eta hala ez eman euren bermea estatuko aurrekontuei. Nahiz eta esan, sozialisten bermea ez dagoela baldintzatua EAJak hartzen duen jarrerara Madrilen, Aresek esan du "ulergaitza izango zela" euskal nazionalistak ez onartzea Estatuko aurrekontuak, zeren "jakin badakite oso inbertsio garrantzitsuak daudela" Euskadirako. Gainera azpimarratu du krisi egoera baten "lanari ekin behar zaiola" eta "egoeraren neurrira egon, interes orokorrean pentsatu eta ez alderdiko interesetan". Hala, esan du espero duela EAJak, Gobernu Zentralarekin adosmen bat lortzea, eta kritikatu du PPek 2009ko Aurrenkontuen aurka egotea eta baloratu du Mariano Rajoyren alderdiak "bost axola zaiola egoera". ORRI BERRIA Aresek Bilbon, gaur goizean, azaldu du euskal sozialisten web orri berria, baliabide honekin nahi dute herritarrei helarazi PSE-EEk "alternatiba bakarra dela Ibarretxeren proiektu agortuaren aurrean". Alderdiaren portal berriak balioko du, Aresen ustetan, kontaktua izateko euskal gizarteko "gehiengo berriarekin", "ez duena nahi marku politiko berri bat, Gobernu aldaketa bat baizik". "Euskal gizarteak gero eta argiago du, Ibarretxeren Gobernuak, hamar urte baino gehiago daramana, larregi direla, agortua dagoela, eta ez dela etorkizunerako Gobernu bat", Aresek dio. PSEko Exekutibako Arloko koordinatzaileak aurkajarri du "kontinuismoa eta proiektu determinista baten aldeko apostua", hau da lehendakariak eskaintzen duena eta EAJak, eta bere alderdiak defendatzen duen "autonomismo estatutarioa", hau zehazten da, Gernikako Estatutua "hobetu eta garatu" nahi dutela.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak