Rodolfo Aresek, Eusko Jaurlaritzaren eraginkortasun eza kritikatzen du krisis ekonomikoaren aurrean duten jarreragatik, hori dela eta "norabidea aldatzea" exijitzen dio
Lehendakariari, ugazaberia eta sindikatuekin elkartzea eskatzen dio gizarte elkarrizketa hasteko.
BILBO
Rodolfo Ares, PSE-EE-ko Antolamenduko Idazkaria eta Bozeramaileak, gaur kritikatu du Eusko Jaurlaritzaren eraginkortasun eza eta "bere norabidea alda dezan" eskatu dio eta hala aurre egin gizarteak duen "benetako arazoei" eta hartzeko neurri "zorrotzak" "krisi ekonomikoa" arintzeko.
Aresek, gaur, Bilbon eskaini du prentsaurre bat, aurreratu du Euskal Sozialistak, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen alde agertuko direla baldintza batekin, Exekutiboak bere norabidea aldatzea.
Zuzendari sozialistak, Ibarretxe lehendakariari erreklamatu dio ugazaberia eta sindikatuekin elkartzea, gizarte hizketarekin hasteko eta hala krisis ekonomikoak sortu dituen arazoei irtenbideak bilatu.
Hirukoak osatzen duten alderdiek udan zehar Ibarretxeren kontsultaz bakarrik arduratu direla ziurtatu du eta "etxekolanak ez dituztela egin" krisis ekonomikoari aurre egiteko.
Uda aurretik aurkeztutako erakundeen arteko plana "propaganda" hutsa baino ez zela esan du, bere edukina "aurreikusita zeunden proiektu bilketa baino ez delako, batzuek gainera burutzen ari ziren. Eta geroztik, ezer ere ez", azpimarratu du.
PSEko bozeramaileak adierazi du krisiaren aurrean "gobernu zentzudun batek", "konfidantza eta egonkortasuna sortzen saiatu beharko zen", baino ziurtatu du hirukoak, "guztiz kontrakoa egiten duela: ziurgabetasuna eta aurkakotasuna sortuz bere proposamen autodeterministarekin".
Nabarmendu du, EAJ, EA eta EB bakarrik ados jartzen direla "euren proposamen erradikala eta burujabetzakoa babesteko", hots, euren kontsulta, baina beste gai guztietan "bakoitza bere aldetik dijoa".
Aresek hiru taldeei aurpegira bota die "ezgaiak izatea", ez bait dute adostasunik lortzen hizkuntz ereduko dekretuko gaietan bezala, edo euskal Y trenan, edo etxebizitzarako plan bat egiteko edo "nola aurre egin gure osasun sistema erori den narraiduratik ateratzeko".
"Euskadiko herritarrek ezin dute euren eraginkortasun eza ordaindu, ezta Eusko Jaurlaritzaren erradikaltasunak eta bermatzen duten alderdienak, eta ez dira zain egon behar eurok euren barneko desadostasunak argitzen dituzten edo ez", azpimarratu du.
Dena den jakinarazi du, Eusko Jaurlaritzak "bere jarrera aldatzen badu eta bere lana egiten badu, euskal sozialistak prest gaude laguntzeko eta Exekutiboaren alde egoteko krisiari aurre egiteko".
Baina horretarako, zehaztu du, Ibarretxeren Gobernuak "norabidea aldatu behar du eta euskal gizarteak dituen benetako arazoei irtenbidea bilatu" eta benetako neurri zorrotzak hartu. "Hala egiten badu gure laguntza izango du", esan du.
"ALDAKETA LASAIA"
PSEk, euskal kulturako eta euskerako ordezkariekin mantentzen ari den kontaktuei buruz, hurrengo hauteskundeei begira, Aresek esan du "orain dela asko gabiltz lan egiten PSE-ra afiliatu ez dagoen jendearekin baina nahi dutenak Euskadin denbora berri bat jaiotzea, erkidegorako proiektu batekin, aurrerakoia eta euskalduna, alternatiba bat izateko Ibarretxe eta hirukoak ordezkatzen dutenarekin".
"Aurrera eraman nahi dugu proiektu bat, aldaketa lasai bat lortzeko, ahaleginak eta borondateak batzeko, herri bat eraikitzeko norberaren pertenentzia sentimenduak errespetatuz eta euskal gizartearen aniztasuna. Etorkizuna eraiki mintzamena eta ulermenatik", gehitu du.
Ziur agertu da emaitzak, lehen alderdi moduan ezarri zituztenak aurreko hauteskunde orokorretan, "ez ziren abagunekoak", "barneko korronte baten ondorioak baizik, jendeak nahi dutelako amaitu hainbeste gobernurekin betik EAJko lehendakari bat edukirik, bide hau agortua bait dago".