Rodolfo Aresek uste du Ibarretxeren kontsulta onartua izana oso garaipen "eskasa" dela eta porrot baten iragarpena
"PSE-EE-k ez ditu trenen elkarjotzerik eta aurkakotasunik bilatuko, Lehendakariak planteatzen duen moduen".
"Ibarretxek, berriz ere, ez du bere hitza bete".
BILBO
PSE-EE-ko Antolamenduko Idazkaria eta Bozeramaileak, Rodolfo Ares, "garaipen eskas" bezala izendatu du atzo, Eusko Legebiltzarrean Ibarretxeren kontsulta onartua izana eta ziurtatu zuena "porrot baten iragarpen" bat dela.
"Ibarretxek erronka bat planteatu du arau jokuari, euskaldunak onartu duguna, zeren, ez Eusko Jaurlaritzak, ez Legebiltzarrak ez dute konpetentziarik atzo hartu zen erabakia aurrera eramateko, beraz, normaltasun guztiz, Espainiako Gobernuak Konstituzio Auzitegian errekurrituko du".
Komunikabideei eginiko deklarazioetan, kide sozialista bati omenaldi bat egin aurretik, Aresek "lasaitasun mensai" bat bota du euskal gizartearentzako eta ziurtatu du PSE-k "ez dituela trenen elkarjotzerik, ezta aurkakotasunik bilatuko, Ibarretxek egiten duen bezala, guk, berak dioen ulermenaren eta hizketaren alde gaudelako".
Gehitu du, hiritarrek "jakin behar dutela", lehendakariaren iniziatiba "ez dela egokia adosmenak bilatzeko, ezta elkarbizitzarako, ezta pakea lortzeko, zeren, nahiz eta Ibarretxe asko hurbildu ETA-ren postulatuetara, talde terroristak ez du biolentzia lagako".
Gogorarazi du ere, Lehendakariak "berriro ere, bere hitza ez du bete, berak esan bait zuen, kontsulta hau ez zuela eragingo ETAk bere ekintza terroristekin jarraituz gero" eta azpimarratu du bere "arduragabetasuna" isladatzen duela, ETAk erahiltzen duen bitartean, berak "babesten dutenen bermea bilatzen du".
"Gizarteari iruzur egin dio -gehitu du- bere proposamena aurkezten duelako bakea lortzeko modu bat bezala, nahi duena, ordea, bere aldarrikapen nazionalistak aurrera eraman solik".
Zuzendari sozialistak azpimarratu du proposamen honek "ez dago egina herrian pentsaturik, alderdirako baizik, mundu nazionalista bildu nahi duelako eta nahi du erradikaleen artean bermea lortu".
Beraretzat, "zuzendari baten porrot pertsonala da ere, ez delako kapaz adosmenak aurkitzeko eta hizketa errazteko arrazoi ematen ez diotenekin; aurrera atera nahi du proiektu bat nazionalistentzako eta nazionalistak ez direnak baztertu, baina herriak behar duena da ezberdinen arteko ulermena".
"Ziurgabetasun egoera baten berneratzen gaitu, banaketa eta aurkakotasunean" zehaztu du eta esan ere gustatuko litzaiokeela EAJ-ak "bere jarduera aldatzea eta hurbiltzea Josu Jon Imazen tesietara, argiak bait ziren terrorismoarekiko borrokan. Imazi -azpimarratu du- arduratzen zion EHAK-ren bermea, Ibarretxeri ez".