Rodolfo Aresek uste du "lizuna eta arbuiagarria" dela San Gilek esatea, Gobernuak, ETA indartzen duela
“Gobernuak, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak eta Ertzantzaren laguntzarekin, egunero pairatzen dugun terrorismoaren kontra egiten du”.
“María San Gilek, Mayor Orejaren ikasle aurreratua dela agerian utzi nahi du igo nahi du”
PRENTSAKO KOMUNIKATUA
Rodolfo Ares, PSE-EE-ko Exekutibaren Bozeramaileak, uste du “lizuna eta arbuiagarria” dela María San Gilek eta Euskadiko PP alderdiak, Gobernua akusatzea esaterakoan ETA indartzen duela, “Gobernuak, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak eta Ertzantzaren laguntzarekin, egunero pairatzen dugun terrorismoaren kontra egiten du”.
Aresek salatzen du PP-ek “politikako onestasuneko muga guztiak alboratu dituela duela denbora asko, San Gilek eginiko deklarazioekin bezala, eurak bakarrik deskalifikatu egiten dira eta hauteskunde helburua dute soilik, horretarako terrorismoa bihurtu dute euren giltzarrian sozialisten aurka joateko eta hala boterea berreskuratu”.
“Euren asmakeriak –gehitzen du- nekea eragiten digute, gezurraren nekea eta hipokrisiaren nekea eragiten dute. Gaur salatzen digutenak, esanda, terroristak indartzen ditugula, dira atzo 'uste sendoak' zutenak, ETA, 11-M-kin zer ikusia zuela. Eurak esan ziguten ere, Nafarroa saltzen egiten ari ginela eta eurak auzietara eraman digute gure betebeharra egitearren: lana egin bakea lortzeko”.
Bozeramaile sozialistarentzako, deklarazio hauekin, “María San Gilek, Mayor Oreja-ren ikasle aurreratua dela azaldu nahi du, bere irakaslea, ordu txarrean dagoen politiko bat, bere alderdi barnean ere, aztertzaile politiko moduen ez du zer eginik eta ez du inongo sinesgarritasunik ”. “PP-en ere ohartu dira, Euskadi eta biolentziaren amaierari buruz duen diskurtso paranoiko hori baldarra dela”.
Aresek berresan zuen, Gobernu sozialistaren konpromezua eta noski Euskal Sozialistena, terrorismo amaitzeko eta salatu zuen “PP alderdiaren arduragabetasuna hitz egiten duenean 'partiduko deskantsuetaz' edota 'irudizko gelditzeaz', momentu honetan ETA ez dago, ezta gutxiago ere, distentsio estrategi baten, mina eta sufrimendua eragin nahian, baizik”.
“ETA terrorismoko ekintzetara bueltatu da eta beraz, galarazi du amaiera elkarrizketaren bidez izatea. Eta jakin ez duten bakarrek, edo jakin nahi ez dutenek, PP alderdiaren buruzagiak dira. Ez daude deskantsuik, ezta hutsarteak. Gobernuaren jarrera argia eta irmoa da eta baita sozialista guztienena, ETA-ri aurre egiteko orduan, irmotasun demokratikoaz eta Zuzenbidezko Estatuak dituen tresna guztiekin. Eta PP-ek jakin badaki”.
Beretzat, “ulertezina da, ETA-k gu erasotu nahi digunean, PP-ek, lagundu beharrean talde armatuari aurre egiteko, terrorismoa erabilitzen du Gobernua desgastatu nahiarekin”.
Aresek uste du, azkenik, María San Gilek eginiko deklarazioak “urduritasunak eragiten dituela, PP-en eragiten ditu Gobernuaren arrakastak terrorismoaren aurkako borrokan, hain zuzen ere. Eta hor daude gertakizunak baieztatzeko. 355 ustezko kideak edo ETA-ko kolaboratzaileak atxilotuak izan dira oingo legealdian, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen tresnak eta efektiboak gehitu direlako eta terrorismoaren aurkako laguntza internazionala indartu delako”.