Prentsa-aretoa

Berriak

Rojo: “Harrobien gehiegikeriei ateak itxi dizkiegu, frackingaren inguruko eztabaidari ateak ireki dizkiogu”

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko Ingurumeneko bozeramaileak, Natalia Rojok, gaur Natura babesteko Legea aldatzearen alde egin du, "politikariek egindako akatsa zuzentzearren" eta "gure zona babestuak ezin konponduzko moduan kaltetzen dituzten jarduera ekonomikoei ateak ixtearren"; gainera, "hidrokarburoak ustiatzeko edozein saiori jarri beharreko baldintzen inguruko eztabaida irekiko dugula” dio.

Osteguneko Osoko Bilkuran Rojok gogoratu du Legea aldatu beharra dagoela aurreko legegintzaldian egindako lege-erreforma “boluntarista”ren bidez eremu babestuetan alerik ateratzeko jarduera guztiak debekatu baitzen eta epaitegiek aurreikuspen hori bertan behera utzi zutelako; gainera, Gobernuak bederatzi milioi euro ordaindu beharko zizkien eremu horiek kaltetzen zituzten enpresaburuei.  “Politikariek hartu genuen hasierako erabakia, eta ondorioa euskal herritar guztiek ordainduko dute euren zergekin.  Eta, gainera, bilatzen genuen babesa alferrikako bilakatu zen. Huts egin genuen, eta konpondu nahi dugu gure eskuetan ingurumen berme guztiak eta beharrezko berme juridikoak ditugula; ez dugu berriz herritarren kalterako okertu nahi”, azaldu du.

Ordezkari sozialistak onartu du "fede onez” aldaketa horrek fracking teknika debekatzeko balioko zuela uste zutenek "frustrazioa" senti dezaketela, ezen bere egunean Rojok berak adierazi zuen moduan, Arabako Biltzar Nagusietatik datorren hasierako testu horrekiko aipamena "lege iruzurra" zen. Beraz, frustrazio hori beste batzuek, eta ez sozialistek, sortu dutela dio.

“Gaur ateak itxiko dizkiegu gure zona babestuak ezin konponduzko moduan kaltetzen dituzten jarduera ekonomikoei”.  Ateak itxiko dizkiegu lege-zirrikituez baliatzen direnei dirua irabazteko babestu  nahi ditugun eremuetan sortzen duten inpaktua aintzat hartu gabe. Ateak itxiko dizkiegu ingurumen alorrean legeak jasotako berme gehigarri guztiak gain hartzen ez dituztenei. Eta ateak irekiko dizkiogu Euskadin hidrokarburoak ateratzeari buruzko eztabaidari.  Eztabaida hori Legebiltzarrean orain arte ezin izan da burutu batzuk garaiezina dena garaitzeko tematu direlako.

Rojok EHBilduri leporatu dio frakingaren inguruko eztabaida Herri Ekimen Legegile baten bidez abian egon zitekeela "baina batzuk ezinezko bide laburrak hartzen saiatu dira”.  “Eremu babestuetan aleak ateratzearen inguruan egin diren ingurumen gehiegikeriei atea itxi diegula, atea irekiko dugu eztabaidatzeko zer baldintza jarri behar zaizkion hidrokarburoak ustiatzeko edozein saiori” esan du. Aldi berean, esan du euskal sozialistak taldeak eztabaida hori burutzeko konpromisoa gain hartuko duela baina “boluntarismoaren eta arduraren arteko oreka bilatuz eta dogmarik, aurreiritzirik edo taburik gabe”.

Ostegunean onetsitako erreforma aurreko legegintzaldiaren amaieran onesten saiatu ziren, baina ezin izan zuten burutu hauteskunde-deialdia zela eta.  Tramitazio horretan, orain dela urtebete baino zertxobait gehiago, EHBilduko egungo ingurumeneko bozeramaileak ez zuen aldeztu, ez tribunan bertan, ez zuzenketen bidez, Legeak frackingaren debekua jaso behar zuenik.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak