Roncalek Arabako kronikoentzat “behin betiko konponbidea" eskatu du eta plan berriak aurrekoak baino “adostasun txikiagoa" duela nabarmendu du.
Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko Osasuneko bozeramaileak, Blanca Roncalek, Eusko Jaurlaritzari “Arabako kronikoentzat behin betiko konponbidea" exijitu dio, eta ez bitarteko biderik, eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko plan funtzionalak aurrekoak baino adostasun txikiagoa duela eta helburu baretuagoak dituela dio.
Roncalek sailburuari legebiltzarreko azalpenean ez dela egon aurpegiratu dio, nahiz eta eskaera Darponek berak egin. Roncalek azaldu du Sailak ez diela beharrezko ekarpenak egiteko behar dituzten agiririk eman nahi izan. Edozein modutan, eta emandako azalpenen inguruan, plan berriak zenbait zerbitzu Gasteizko ospitaleen artean banatuko dituela dio, nahiz eta profesionalen irizpidea hori ez izan; gainera, kronikoei arreta egiteko Araban dugun hutsune handia ebatzi gabe utziko du.
Ordezkari sozialistak Gasteizerako Donostian eta Bilbon duten eredu bera eskatu du, gaixotasun kronikoak dituztenei arreta egiteko berezko ospitaleak edukitzea alegia. Nabarmendu duenez, "guk laguntzeko prest gaude, baina aurreko Gobernuak aurkeztutakoa hobetzen baduzue soilik. Baina zuen proposamenean ez duzue kronikoen ospitalerik jaso, berariaz alde batera utzi duzuelako. Eta kasu larriak tratatzeko arazoak koordinazio hobearekin gaindi badaitezke ere, kronikoek berezko arreta behar dute”.
Roncalek, gainera, ez ditu onartu aurreko planaren eta honen artean dauden alde ekonomikoei buruzko argudioak, osasun azpiegiturak burutzeko plan bat atzeratu daitekeelako “baina ez egiteak, bitarteko konponbideak proposatzeak, azkenean kostu handiagoa sortuko du". Hori dela-eta, sozialistek alde egiteko baldintza bat jarri dutela dio berriz, “helburuak eta adostasuna hobetu beharko dira, eta aurkeztutakoak ez ditu hainbeste helburu eta adostasun txikiagoa lortu du”.






