Prentsa-aretoa

Berriak

Roncalek Osakidetzan “gizarte elkarrizketa” erreklamatu du Dekretu bidez lanaldiak luzatzeko erabakiaren aurrean

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko Osasuneko bozeramaileak, Blanca Roncalek, lanaldien luzapena dekretu bidez aplikatzeko erabakiaren aurrean Osakidetzak langileen lan-baldintzak negoziatzeko eta doako eta guztientzako laguntza eskubidea bermatzeko Mahai sektorialera jo behar duela dio.

Legebiltzarreko osteguneko osoko bilkuran Rocanlek gogoratu du ospitale eta osasun zentro batzuetako langileek mobilizazioak burutu dituztela lanaldiak inposatu dizkietelako. Gainera, Osakidetzaren “elkarrizketa eza” aurpegiratu du.  “Osasunean enplegua handi daiteke gastua handitu gabe. Egin ahal da egungo beste formula batzuk, adibidez aparteko orduak sartzekoak, bertan behera utziz gero.  Azkar igotzen den langabezia dugunez, formula horiek ezin dira onartu”, nabarmendu du.

Hori dela-eta, eta osasun sistema publikoaren alde eginez, Rocalek aldeztu du aintzat hartu behar direla langileen ordezkariek mahai gainean utzitako aukerak, "orain arte hartutako erabakiek talde ahulenean baitute eragina, aldi bateko langileengan alegia".

Ordezkari sozialistak onartu egin du EAJ saiatu egin dela eztabaida honetara proposamen bat ekartzen "gurearekin antza handia du gainera", baina azaldu du sozialistak ez daudela prest "Gobernuaren alde egiteko haren langile politikari dagokionez".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak