Prentsa-aretoa

Berriak

Rubalcaba: “Irabazi nahi dugu berdintasuna eta genero-indarkeriaren aurkako borroka Estatu-borroka bihurtzeko”

PSOEko idazkari nagusi ohiak, Alfredo Pérez Rubalcabak, esan du PSOEk hauteskundeak irabazi nahi dituela emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta genero-indarkeriaren aurkako borroka “Estatu-borroka, denon borroka” bihurtzeko.

Bilbon egindako ekitaldi politiko batean, non Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiaren eta Bizkaiagatiko kongresurako hautagai Patxi Lopezen ondoren hitz egin duen, agintari sozialista ohiak Gobernuko presidente Mariano Rajoyri leporatu dio "ez duela inoiz hilketa matxista baten ostean irten emakumeei ondokoa esateko:  salatu behar duzue, ausartak bazarete eta salatzen baduzue, zuekin izango gaituzue, Estatuaren segurtasuneko indarrak, udalak, erkidegoak, Estatua gaizki pasatzen duten emakumeekin izango dira".

“Orain dela 15 egun baino ez zuen halako humanismoa erakutsi, emakumeenganako indarkeriaren aurkako Egunean, alegia; Rajoyk ez du gai hori Estatu-politika bihurtu", salatu du. Horrez gain, emakumeek bereziki jasan dituztela gizarte Estatuaren murrizketak gogoratu du.

“Eskola-jantokietarako bekak kentzen dituztenean, haur-eskolak desagertzen direnean edo mendetasun laguntzak ezabatzen dituztenean, emakumeak ezin dira lan egitera joan”, nabarmendu. Hortaz, “gizarte Estatua murriztea emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna murriztea da”, gaineratu du.

Bestalde, Podemoseko lider Pablo Iglesias kritikatu du, "PSOEri buruz baino ez baitu hitz egiten, hauteskundeak irabazteari eta Rajoy ordezkatzeari uko egin dio eta Pedro Sanchez ordezkatu baino ez du nahi”, esan du.

“Hori ez da helburua, helburua Rajoyren politikak ordezkatyzea da.  Hori da Podemos eta PSOEren arteko desberdintasuna, Podemosek PSOE garaitu nahi du, eta PSOEk eskuina garaitu nahi du politikak aldatzeko eta murrizketekin amaitzeko", gaineratu du.

Pedro Sanchezen aldeko aldarria

Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak esan du “eskubideei dagokienez, lau urte galdu direla eskuineko gobernuaren ondorioz”, baina hori ez da berriz gertatuko “horrekin amaitzearen aldeko aldarria egiten delako, eta aldarri hori Pedro Sanchezen aldeko botoak izango dira”.

Hori dela eta, Idoia Mendiak PSOEren aldeko botoa eskatu du: “Espainia berriz eskubideen eta askatasunen bidean jartzeko, desberdintasunekin eta mozalekin amaitzeko”.

Rubalcaba, Mendia eta López Euskaldunan
Rubalcaba, Mendia eta López Euskaldunan

Beste berri batzuk...

Iruzkinak