Santano, Torres eta Martinez izango dira Eudeleko hurrengo batzorde exekutiboko ordezkari sozialistak
PSE-EE, EAJ, PP eta independenteen arteko akordioak, organoaren "aniztasuna" bermatzea du helburu "udalentzat giltzarri den unean"
PSE-EEk, EAJk, talde independenteek eta PPk elkarrekiko hautagaitza aurkeztu dute gaur Eudeleko Batzorde Exekutiboko kideak aukeratzeko. Euskal Udalerrien Elkarteko batzarrak onetsi beharko du irailaren 16an Durangon. Getxoko alkateak, EAJko Imanol Landak, zuzenduko du Batzordea, eta hiru ordezkari sozialista izango ditu: Irungo alkate Jose Antonio Santano, organoko presidenteordea izango da; Portugaleteko alkate Mikel Torres, eta Iruña Okako alkate Javier Martinez.
Ondokoek osatuko dute batzordea: Amurrioko alkate andrea, Josune Irabien (EAJ); Galdakaoko alkatea, Ibon Uribe (EAJ); Mungiakoa, Ager Izagirre (EAJ); Sestaokoa, Josu Bergara (EAJ); Leioakoa, Mari Carmen Urbieta (EAJ); Burgelukoa, Nati López de Muniain (EAJ); Urnietakoa, Mikel Pagola (EAJ); Elgoibarrekoa, Ane Beitia (EAJ); Beasaingoa, Aitor Aldasoro (EAJ); Abadiñokoa, José Luis Navarro (independentea), eta Mañuetakoa, Borja Monje (PP).
Euskal Sozialisten Erakunde Politikako idazkariak, Begoña Gilek, zerrenda egiteko orduan “Batzorde Exekutiboan parte hartu nahi izan duten indarren artean aniztasun handiena lortzen saiatu” direla azaldu du. Horrez gain, “lankidetza-giro horrekin jarraitzea” Eudelen funtzionamendu egokirako garrantzitsua dela azpimarratu du, “egungo unea giltzarrikoa baita udalentzat”.
Berehalako erronketako bat, Udalen Legea onestea da. Datorren ikasturte politikoan egingo men da, eta Gilen arabera, “orain dela hiru hamarkadatik Euskadin dugun gabeziari egingo dio aurre”, eta udalak indartuko ditu; "izan ere, egungo krisi-egoera eta eskubide-galeraren aurrean, babesa baitira herrialdeko familia askorentzat".
“Udalak, une honetan, ezinbesteko administrazioa dira herritarren arazoei aurre egiteko. Gaizki gaudenean, jotzen dugun lehen atea da. Udal sendo eta dinamikoak behar ditugu, beharrei erantzuteko baliabideak izango dituzten udalak behar ditugu. Eta Eudelek hori lortzeko egin du lan”, aitortu du.
Euskal Sozialistek EAJrekin, PPrekin eta talde independenteekin izenpetutako akordioak, Eudeleko hiru lurralde batzordeengan ere du eragina. Bizkaian bi sozialista izango dira: Ermuko alkatea, Carlos Totorica, eta Bilboko alkateordea, Alfonso Gil. Gipuzkoan beste bi: Miguel de los Toyos eta Izakun Gomez, Eibar eta Pasaiako alkateak, hurrenez hurren. Eta Araban bat, Iruña Okako alkatea, Javier Martinez.