Seme-alabengatik laguntza jasotzeko eskubidea duten milaka euskal familiei bizkarra ez emateko eskatu dio PSE-EE Lehendakariari
Gizarte Politiken idazkariak, Elena Perezek, Toña sailburuari exijitu dio erreformaren zehaztasunak azal ditzan , eta ohartarazi dio sozialistak aurrean izango dituela murrizketak egin nahi baditu
Euskal Sozialisten ustez, laguntzek aintzat hartu beharko dituzte errenta maila eta beste familia-baldintza batzuk
![Elena Pérez, PSE-EEko Batzorde Exekutiboko Gizarte Politiketako idazkaria. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Elena-Prez-Secretaria-de-Polticas-Sociales-de-la-Comisin-Ejecutiva-del-PSE-EE-Foto-Socialistas-Vascos-Elena-Prez-PSE-EEko-Batzorde-Exekutiboko-Gizarte-Politiketako-idazkaria-Argazkia-Euskal-Sozialista-54f46041954f7.jpg)
Euskal Sozialistek Urkullu lehendakariari ohartarazi diote familia guztiei ordaindu behar diela, familia eta lana uztartzeko laguntzen baldintzak betetzen badituzte, Patxi Lopezen gobernuaren 177/2013 Dekretuarekin, ekainaren 29koarekin, bat etorriz. Milaka familiak zain daude eskaerak noiz erantzungo dituzten, baina Lan eta Gizarte Gaien Sailak ez du konponbiderik bideratu legez derrigorrez bete behar duen konpromisoa betetzeko.
PSE-EEk Juan Mari Aburto sailburu ohiaren ardura falta kritikatu du, eta sailburu berriari milaka euskal herritarren egoerarekin amaitzeko eskatu dio, familia horiek laguntzak lehenago jaso behar baitzituzten laguntzak. 2015eko aurrekontuetan, Euskal Sozialistak taldeak zuzenketa bat sartu zuen aurreikusitako partida handitzeko, eskaera guztiei erantzuteko kopurua izateko edo, hala ez bada, aurrekontu-ahalegin txikiagoa egin behar izateko beharrezko luzapenak egin behar badira.
Ángel Toña sailburuak asteartean esan zuen, Gobernu Kontseiluaren ostean, familia uztatzeko laguntzak finantzatzeko onetsi diren 31,3 milioi euroetatik, Gobernuak 21,6 milioi dituela konprometituta 2014an baimendutako 12.000 eskaerei erantzuteko. PSE-EEko Gizarte Politiken idazkariak esan du 2014an ez zietela erantzun aurkeztutako eskaerei, ez baliabiderik ez zutelako, beste gastu batzuei lehentasuna eman zitzaielako baizik.
“Harritzekoa da, Toña sailburuak komunikabideen artean agertzen da lehendabiziko aldiz halako iragarpen bat egiteko, eta, berak onartu duen moduan, gutxienez iazko abuztutik zain daude hainbat pertsona", azaldu du arduradun sozialistak.
Horrez gain, Toña sailburuak dekretua berrituko dutela iragarri du, familia-errentarekin lotzeko. Baina ez dakigu zer nolako erreforma egingo den. Hori dela eta, PSE-EEk Eusko Jaurlaritzari exijitu dio aldaketen zehaztasun guztiak aurkezteko, egunkarietan iragarri baino ez baitu egin.
Elena Perezek Gobernuari ere eskatu dio dekretu hori berritzeko, adostasun politiko zein soziala bilatu beharko dutela. “Euskal gizarte politikaren arrakastarako arrazoietako bat, beti sentsibilitate politiko ezberdinen arteko akordioan oinarritu dela izan da. Baina, gainera, Gizarte Elkarrizketako Mahaiaren akordioa ere beharko du aldatzeko proposamenak; Toña sailburuak aipatutako Mahaia sustatu nahi omen du", gogoratu du.
Euskal Sozialistek esan dute erreformen helburuak eraginkorrago izatea izan behar duela. “Aurka egingo diegu erreformaren helburua uztatzeko laguntzak murriztea baldin bada”, azpimarratu du. Elena Perezek gogoratu du 2010ean Patxi Lopezen gobernuak, familiei laguntzeko planak eta laguntzak aztertu ondoren, 118/2007 Dekretuaren funtzionamenduan hobetu beharreko zenbait alderdi antzeman zituela. Hori dela eta, kasuak eta zenbatekoak handitu nahi izan zituen, eta hala egin zen; gainera, aipatutako laguntzen tramitazioa sinplifikatu eta modernizatu zen.
PSEren ustez, laguntzen helburua ez da emakumeak etxean geldi daitezen “seme-alabak edukitzen". Emakume eta gizonei benetan lana eta familia bateratzen lagundu behar die. Eta, gainera, modu ezberdinez tratatu beharko dira egoera ezberdinetan dauden pertsonei; hortaz, laguntzak ezberdintzeko aukera aztertu beharko genuke, errenta mailaren arabera, seme-alaba kopuruaren arabera eta kide bakarreko familia diren edo ez aintzat hartuta. Seme-alaben gaixotasunak ere aintzat hartzeko aukera ere aztertu beharko genuke, edo familiako kideren baten menpetasun egoeran badago.
Laburbilduz, lana eta familia eta bizitza pertsonala bateratzeko helburua izan behar dute laguntzek. Jaiotzak erraztu eta lana uztatzen benetan lagundu behar dute, emakumeen eta gizonen artean benetan baldintza berdinak izanik.