Sindikatuekin biltzeko egiten ari den txanda dela-eta Mendia LAB eta ELArekin bildu da
PSE-EEko idazkari nagusia bilera bana egin du Ainhoa Etxaide eta Adolfo Muñozekin
PSE-EEko idazkari nagusia, Idoia Mendiak, gaur bilera bana egin du LAB eta ELA sindikatuko ordezkariekin; Ainhoa Etxaide eta Adolfo Muñoz dira sindikatu horietako arduradun nagusiak. Batzorde Exekutibo berria aukeratzeko PSE-EEk egin duen Ez-ohiko Biltzarraren ostean, agintari sozialistak zenbait topaketa egin nahi ditu. Mendiarekin batera, Ekonomiako eta Enpleguko arloetako arduradunak ere izan dira bileretan: Javier Lasarte eta Alberto Alonso.
Sozialistak landutako gaietako batzuk ondokoak izan dira: ekonomia-krisia; krisitik irteteko eskuinak abian jarritako errezeta okerrak, murrizketak baino ez dituztenak ekarri; lan-erreformaren ondorioak (behin-behinekotasuna eta ezegonkortasuna), eta familiek erabiltzeko moduan duen errentaren beherapena






