Prentsa-aretoa

Berriak

Sozialistek bakarrik aldeztu dute autogobernuaren esparrua eta Eusko Legebiltzarrean aldatzeko aukera

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea. (Argazkia: Euskal Sozialistak)
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea. (Argazkia: Euskal Sozialistak)

Talde Sozialistak gaur bakarrik aldeztu du euskal autogobernuaren esparrua, EH Bilduren autodeterminazioaren aldeko proposamenaren aurrean. EAJk ere EH Bilduren proposamenaren alde egin du Eusko Legebiltzarrean.  Bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, gogoratu du “herria aurrera egiteko, autodeterminazioak ez duela laguntzen, estatutu-itunak baizik; izan ere, berdinen arteko akordioak hartzen dira, eta ez da batzuen iritzia beste batzuei inposatzen”.

“Estatutu-itunaren bidez, eta ez autodeterminazioaren bidez, sortu ditugu Osakidetza, Hezkuntza Sistema, Lanbide eta herriak behar dituen inbertsioak jarri ditugu abian, baita gizarte-babeserako sistemak ere, eta harro gaude horiekin”, gogoratu du José Antonio Pastorren. Ondoren, ondokoa gaineratu du:  “Sozialistok jarraituko dugu autogobernuaren esparru horri ospea ematen, eta indartzen saiatuko gara.  Beharrezkoak diren eta legearen barruan egin daitezkeen aldaketa guztiak eginez, betiere, adostasun zabala badago”.

“Horixe aldeztuko dugu sozialistok autogobernuari buruzko lantaldean.  Horixe da, gainera, egin behar duguna.  Eta egin behar dugu, herrialde zentzuagatik; eta Legebiltzarraren aginduarekin bat etorriz, agindu hori Sozialisten eta Nazionalisten Taldeek osatzen ditugun gehiengoa izenpetu dugu”.

Bozeramaile sozialistak gogoratu du akordio hori, otsailaren 20an Eusko Legebiltzarrean onetsitakoa, 1990eko otsailaren 15ean onetsitakoa baino sendoagoa eta eraginkorragoa dela. Gogoratu du, halaber, autodeterminazioaren alde egiteak Gobernuan krisia baino ez duela sortu, Ardanza Lehendakariak 1991n zuzendutako hiru alderdiko gobernua osatu eta bederatzi hilabete igarota gertatu bezala.

“Gure autogobernuaren historiaren gobernurik laburrena”, esan du José Antonio Pastorrek.  “Gobernu hori krisian sartu eta autodeterminazioaren eskubideagatik hondatu zen.  Eta euskal sozialistok konpondu genuen krisi hori.  EAJren zatiketarekin sortutako desgobernu egoera konpondu behar izan genuen, egun EH Bilduren tesien alde egiten duen jauna lehendakaria zenean".  Eta amaitzeko ondokoa esan du:  “Euskadi maite dutela esaten duten horiek, autodeterminazioa giltzapean eduki beharko lukete, norbaitek bere egunean Cid-en hilobiarekin horixe egin behar zela esan zuen moduan”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak