Prentsa-aretoa

Berriak

Sozialistek Gobernu konpromiso bati ekin diote Egibideren etorkizuna bermatzearren

Euskal Sozialistak Legebiltzar taldeak, Gobernu-konpromiso bati ekin dio —aurrekontuen bidez eta Legebiltzarreko ebazpen baten bidez— Egibideren etorkizuna bermatzearren; horretarako beraien geletarako kontzertu osoa eskainiko da eta hori datorren urteko lehen hiruhilekoan diseinatuta egon beharko da.

Asteleheneko Hezkuntza Batzordean, sozialistek esan dute Eusko Jaurlaritzari eskatu behar zaiola "2014ko lehen hiruhilekoan Egibideren 2014rako finantzaketa aztertzeko, 2014-15 ikasturterako, eta LHko ikastetxe honetako gelek, ezarritako planifikazio baldintzak betetzen dituztenek, kontzertu osoa izan beharko dutela eta, ondorioz, gutxiago ordaindu beharko dietela Lanbide Heziketako Partzuergoko erakundeei:  Vitoria-Gasteizko Udala, Eusko Jaurlaritza eta Vital Kutxako Gizarte-Ekintza”.

Modu horretan, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egoera zuzenduko du, eta pozik dago alkateak berretsi egin duelako, ezen gai honetan, beste batzuetan bezala, “ontzi-dendan dagoen elefantea balitz” jokatu baitu, udal eskumeneko gaiak ez direla esan duelako.  Hori lortzeko, asteleheneko eztabaida baino lehen, arabar sozialistek Gobernuarekin lehenengo berme bat itxi zuten, 2014rako Egibideren finantzaketarako 100.000 euroko partida sartu baitzuten; hori, Vitoria-Gasteizko Udalarentzat, lasaigarria da.

Eta sozialistek sustatutako lehen urrats hori sendotu egin da astelehenean Legebiltzarrean onartutako akordioaren bidez: partzuergoa modu ordenatuan eta adostuan bertan behera utziko baita kontzertu osoa osatu arte, betiere, kasu guztietan, eta batez ere epe iragankor horretan, Egibideko finantzaketa maila ez dela gutxituko bermatuta.

Euskadiko aurrekontuei egindako zuzenketan bidez, sozialistek zuzendu egin nahi izan dituzte aurreko garai batean egindako eta egungo Gasteizko alkateak, eskumenen aitzakia bera erabiliz, abandonatutako hezkuntza proiektuak; izan ere, Egibideren finantzaketaz gain, Arabako UHUNrako partida 140.000 eurotan ere handitu du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak