Sozialistek, irakaskuntzako ikastetxe publikoen funtzionamendu-gastuetan murrizketak ez egitea sustatu dute Legebiltzarrean
Isabel Celaá
Talde Sozialistak, gehiengo handia lortu du gaur Eusko Legebiltzarrean (EAJ izan da salbuespena), eta irakaskuntzako ikastetxe publikoetako funtzionamendu-gastuetan murrizketak errefusatu dituzte horri esker, “hezkuntza publikoa oinarrizko zerbitzua dela” uste baitute.
Sozialisten proposamena bat da, eta Legebiltzarreko beste talde batzuekin egindako transakzionalaren bidez, Hezkuntza Sailari ondokoa eskatzen diote: “ikastetxeen autonomia ekonomiko eta finantzarioa errespetatu eta inplementatzea” Euskal Eskola Publikoaren Legeak xedatutakoarekin bat etorriz. Eusko Jaurlaritzari, halaber, “2012ko abenduan egiten zuen moduan, ikastetxeen funtzionamendu gastuak dagokien moduluen arabera kalkulatzen jarrai dezala" eskatu diote.
Gaur onetsitako proposamena sozialistak, gastuen kalkulutik at utzi ditu ikastetxeek izan dezaketen kudeaketa-soberakinak, “aurreztu dutelako edo beste arrazoi batzuengatik lortutakoak". Horren aurrean, 2013. urterako Hezkuntza Sailak hartutako erabakiak, ikastetxeen aurrekontuetako doikuntzetan soberakin horiek sartzen zituen.
Legebiltzarkide sozialistaren, Isabel Celaaren, ustez, Hezkuntza Sailaren erabaki honen bidez “ikastetxeen kudeaketa ekonomiko finantzarioaren autonomia urratu da, eta hori ezinbesteko elementua da baliabide publikoen kudeaketa eraginkorrerako eta hezkuntzaren kalitatea hobetzeko. Gainera, jolas-arauak ere urratu dituzte, hau da, Euskal Eskola Publikoaren Legea garatzeko 1998. urtean onetsi zen dekretutik hamabost urtez izandako arauak”.
"Modu horretan —gaineratu du Isabel Celaak—, eraginkorra izateko eta euren proiektu pedagogikoak sustatzen lehiakorragoak izateko helburuarekin kudeaketa hobea egin duten eta aurreztea lortu duten ikastetxeak zigortuko dituzte. Gaur aurkeztu dugun proposamen honen bidez, Jaurlaritzak beraren neurriekin sortutako aurrerakina geldiarazi nahi dugu, gaindituta genituen iraganeko zenbait praktika ekarriko baititu eta horiek ez direlako bat ere eraginkorrak hezkuntza sistemarako”.