Prentsa-aretoa

Berriak

Sozialistek lan publikoetan “lan Guantanamoen" aurka

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea. (Argazkia: Euskal Sozialistak)
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea. (Argazkia: Euskal Sozialistak)

Talde Sozialistako Enplegu bozeramaileak, Bixen Itxasok, gaur Eusko Legebiltzarrean esan du “saihestu behar dugula kontratazio publikoarekin lotutako esparru guztietan lan Guantanamorik sortzea; izan ere, esparru horietan ez dira indarreko lan-hitzarmenak aplikatzen eta langileek esklabutza antzeko egoeretan lan egiten dute, sindikatuek orain dela gutxi salatu duten moduan herri honetako lan ospetsu batzuk direla-eta”.

Argudio hori erabili dute sozialistek Legebiltzarrean Herri Ekimen Legegile bat izapidetzeko. Ekimen horren bidez, kontratu publikoetan gizarte-baldintza jakin batzuk sartu beharko dira. Legebiltzarreko gehiengoak onetsi egin du aipatutako ekimena, EAJ eta PP alderdiek abstentzioa bozkatu badute ere.  Horren bidez, Herri Administrazioen bidezko kontratuei dagokienez (bai lanetan, bai zerbitzu eta hornikuntzetan), baldintzen pleguan jaso beharko da kontratatzen den lekuan aplikagarri den sektore-hitzarmena beteko dutela”.

Legebiltzarkide sozialistak Eusko Jaurlaritza kritikatu du Herri Ekimen Legegilea aintzat hartzearen aurka agertu delako. Jarrera hori ez dator bat "gai horren inguruan Eusko Legebiltzarrak egindako aginduekin, eta erakutsi du ez dela egia Gobernuak esaten duena, hots, talde-negoziaketaren inguruan sentsibilitate jakin bat duela”.

Bere ustez, Eusko Jaurlaritzak ekimen horrek “segurtasun juridiko eza” sor dezakeela dioenean, ihes egiten du. Badago segurtasun juridikoa, Bixen Itxasok azpimarratu duenez, “gai horren inguruan nazioarteko doktrina juridiko argia dugulako, 1949ko Lanaren Nazioarteko Erakundearen hasierako Hitzarmenetara atzera egiten duena”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak