Prentsa-aretoa

Berriak

Sozialisten eta EAJren artean sinatutako Akordioaren Jarraipen Batzordearen deialdia egiteko eskatu du PSE-EEk

José Antonio Pastorrek exijitu du EAJk azal ditzala planen inguruko datak, epeak, diru-hornidurak..., jakiteko jarraituko duten "errealitatearen iruzkingile izaten” euren “gai soberanistekin arreta galduz", langabeziaren arazori aurre egin beharrean

José Antonio Pastor, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko bozeramailea
José Antonio Pastor, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko bozeramailea

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, berriz adierazi du EAJk ez duela bete nahi PSE-EErekin ekonomia biziberritzeko izenpetutako ituna.  Sozialistek behin eta berriz esan dute Urkulluren gobernu nazionalistak ez duela neurririk sustatzen —azkeneko aldiz, Patxi Lopez Euskal Sozialisten idazkari  nagusiak esan zuen—; hortaz, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak PSE-EE eta EAJ alderdien arteko itunaren Jarraipen Batzordearen deialdia egiteko exijitu du, egiaztatu ahal izateko EAJren gobernuak gain hartutako konpromisoekin jarraitzen duen edo ez.

Euskal Sozialistek EAJ kritikatu dute, denbora galtzen duelako “subiranotasun-gairekin”, krisiari aurre egiteko eta enplegua sortzeko neurriak abian jarri beharrean. Horren adierazpen nagusia maiatzaren 1ean izan zen. Egun horretan, milaka pertsona kalera irten ziren enplegua eskatzeko, eta Lehendakaria, bitartean, Kataluniako Generalitateko presidente Artur Masekin bildu zen.

PSE-EE eta EAJ arteko itunaren Jarraipen Batzordearen bilerak, proiektu batzuen zehaztasunak ezagutzea du helburua, hala nola, Eibarreko ospitalekoa, Biocruces Ikerketa Institutua, Santiagoko ospitaleko kronikoen atala, Udalen legea Legebiltzarrean adostutako epean egingo den, noiz hasiko diren zehazten gazteen lehen lan-esperientzia lortzen laguntzeko plana, nola sarituko duten 32.000 enpleguen sorrera edo nola lortuko duten 134.000 enplegurekin jarraitzea.  “Hori guztia akordioak baitago”, gogoratu du Pastorrek.

Bilera horretan, gainera, zerga-iruzurrari aurre egiteko akordioarekin zer gertatuko den galdetuko dute. Akordio horiek aldundiek egin dute, eta Araba alde batean gelditu da Jaurlaritzak ez duelako ezer egin. Horrez gain, jakin nahi da noiz hasiko duten informatika konexioa egiten, herritar guztien jarraipena egin ahal izateko, bizilekua edozein izanda ere.  Premiazkoa da; izan ere, “zulo horretan 2.500 milioi euro galtzen dira urtero, eta diru horrekin gizarte-babesa, osasuna, hezkuntza hobe daiteke, edo enpresa-jarduerari edo enpleguaren sorrerari lagundu ahal zaie”.

Bozeramailea sozialistak esan du Jaurlaritzak etekin txikieneko legegintzaldi bihurtu duela oraingoa.  “Lege bakarra onetsi du, eta beste bat izapidetzen ari dira; sozialistok bat onesti eta beste bi izapidetzeko ekarri ditugu” azaldu du.

“Ezin da inor harritu gaur exijitzen dugun jarreragatik. Koherentea da oso legegintzaldiaren hasiera-hasieratik gauzatu dugun politikarekin”, esan du amaitzeko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak