Susana Corcuerak Eusko Jaurlaritzari txikizkako merkataritzari laguntzeko PSE-EErekin sinatutako akordioa bete dezan eskatu dio

Susana Corcuera legebiltzarkide sozialistak gaur Lehendakariari gogorarazi dio konpromiso bat gain hartu zuela PSE-EE eta EAJ artean sinatutako akordioaren eduki "guztiak betetzeko". Akordio hori Ajuria Enean irailaren 16an sinatu zuten Euskadi modernoago, solidarioagoa, iraunkorrago eta lehiakorragoa lortzeko. Eta euskal merkataritza biziberritzeko akordio hori azaltzeko eskatu dio.
Akordio horrek, Susana Corcuerak gogoratu duenez, ondoko neurria jaso zuen, besteak beste: “hirugarren sektoreari eta, batez ere, merkataritzari, turismoari eta ostalaritzari zuzendutako berariazko programa bat, belaunaldiz belaunaldiko erreleboari eta enpresa-igorpenari arreta berezia eskaintzeko, baita hiriguneetako merkataritza biziberritzeari ere".
Susana Corcuerak Lehendakariari gogoratu dio merkataritza sektoreak larritasun egoera larria bizi duela “eta sektore horrek BPGren % 12 sortzen duela, Euskadiko enpleguaren % 14 duela eta 43.000 banaketa-enpresa dituela, eta horietatik 28.000 autonomia erkidegokoak direla". Txikizkako merkataritzaren salmentek abuztuan Euskadin % 8 egin zutela behera gogoratu du (aurreko urteko abuztuarekin alderatuta), eta hori “Espainiako bigarren beherakada handiena dela” dio. Egoera horrek, gainera, langabeziaren hazkundean eragin berezia duela dio.
Susana Corcuerak, halaber, gogoratu du Patxi Lopezen gobernuak lortu zuela “merkataritzako sektorearen enplegu metatua hiru urtean % 4 baino gehiago gehitzea, sektore hori sustatzeko zenbait programa eta ekintza burutu zituelako”, eta Urkulluk, berriz, aurreko politika hori hautsi duela. Susana Corcuerak esan duenez, krisiak sektore honetan kalte handiena eragiten dagoela, egungo gobernuak erabaki du merkataritza establezimenduak modernizatzen laguntzeko diru-laguntzak eta laguntzak % 90eraino gutxitzea; laguntza horiek, gainera, hiri merkataritzaren lankidetzarako eta dinamizaziorako estrategiak burutzeko ere badira.