Prentsa-aretoa

Berriak

Susana Diazekin bildu ondoren, Mendiak elkarrizketaren aldeko apustua egiten du elkarrekin geroa eraikitzeko

Euskal agintaria Sevillan bildu da Andaluziako arduradun gorena eta PSOEko Lurralde Kontseiluko presidente denarekin

Idoia Mendia eta Susana Díaz, Andaluziako PSOEren egoitza probintzialean (Sevilla). [Argazkia: PSOE-A]
Idoia Mendia eta Susana Díaz, Andaluziako PSOEren egoitza probintzialean (Sevilla). [Argazkia: PSOE-A]

Euskadiko eta Andaluziako sozialisten agintari gorenak, Idoia Mendia eta Susana Díaz,  hurrenez hurren, gaur goizean bildu dira eta hitz egin dute ondoko gaiez: elkarrekiko geroaren alde akordioak eta elkarrizketa bilatzeko beharra, eta Autonomien Estatua hobetzearren berdintasunean eta elkartasunean oinarritu behar dela.

Sevillan egindako bileran, PSE-EEko idazkari nagusiak Andaluziako agintari eta PSOEko Lurralde Kontseiluko presidenteari azaldu dio zer ikuspuntu duten euskal sozialistek lurralde-kohesioaren inguruan.  “Guztiontzako bizikidetzaren eskaintza dugu.  Ez dugu inork kanpoan utzi nahi, denok eroso egoteko moduko esparrua bilatu nahi dugu”, esan du Mendiak bileran. Euskal Sozialisten Ez-ohiko Biltzarraren ostean egin duten lehen bilera izan da.

Kataluniako esperientziak gaur bertan beste ibilbide bat hartu du hasierako aurreikusitako baldintzekin kontsulta egiteari uko egin baitiote, eta esperientzia horrek, Mendiaren esanetan, adostasun zabalak bilatzeko gonbitea egin digu.  “Dena den, Generalitatek eta subiranotasunaren aldeko alderdiek gaur adierazitakoa baino jarrera eraikitzailego izan beharko lukete; izan ere Azaroaren 9ko aldarrikapenei erantzun nahi diete hausturaren ondorioak aintzat hartu gabe, ez soilik lurralde-haustura, baita soziala ere”, azaldu du.

Mendiak nabarmendu du Euskal Sozialistaren ustez garapen autonomikoari esker gure herrialdeak aurrerapauso garrantzitsuak eman ditu berdintasunerantz eta modernitaterantz.  Eta berriz aipatu du berzentralizatu eta bereizi nahi dituztenen saioen aurka daudela, eta konstituzioaren aldaketaren aldekoak direla —eta ez da hirugarren bidea, lehena baizik—, eta aldaketa horrek Sozialistek aldeztutako balioak onartu, eta egungo lurralde-tentsioei erantzun beharko die.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak