Sustapen Ministerioak Euskal "Y"ren bidaiek % 50 gehiago iraungo dutela azalpenik gabe iragarri duela salatu du Odon Elorzak
Euskal sozialisten diputatuak hiru kontroleko ekimen aurkeztu ditu, Sustapeneko ministroak eta Azpiegituren Estatuko idazkariak Kongresuan azalpenak eman ditzaten
![Odón Elorza (artxiboko argazkia). [Argazkia: Gipuzkoako Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Odn-Elorza-en-una-foto-de-archivo-Foto-Socialistas-Gipuzkoanos-Odn-Elorza-artxiboko-argazkia-Argazkia-Gipuzkoako-Euskal-Sozialistak-54f45fac8b3dc.jpg)
Euskal sozialisten diputatuak, Odón Elorzak, berriro salatu egin du agertu berri den informazioa: “Ministerioak herenegun ustekabean emandakoa, inolako azalpenik gabe”. Horren arabera, hiru hiriburuak lotzen dituzten ibilbideen iraupena luzeago izango da, "% 45 eta % 55 artean". Zehazki, aurreikuspen ofizialen arabera, Bilbo eta Gasteiz artekoa 28 minutukoa izan beharrean, 43 minutukoa izango da; Donostia eta Bilboren artekoa, 38 minutukoa izan beharrean, 55 minutukoa izango da, eta 55 minutu beharko dira Gasteiztik Donostiara joateko, eta ez 34 minutu. Elorzaren ustez, “guztiz garrantzitsua da aipatutako gehikuntza trenbide-eskaintzaren lehiakortasunari dagokionez, eta erakundeek sortutako aukerak hautsi ditu”.
PSE-EEko diputatuak dio “azalpen serioak eska daitezkeela euskal hiriburuen iraupenari buruzko aldaketen inguruan”. “Ez da normala —dio Odón Elorzak—, egun batetik bestera Donostia eta Gasteiz arteko edo Donostia eta Bilbo arteko bidaia 34 edo 38 minutukoa izan beharrean, 55 minutukoa izango da".
Odón Elorzaren ustetan, euskal “Y” azpiegituraren inguruko iragarpen txar horri, Eusko Jaurlaritzaren eta Sustapen Ministerioaren gardentasun falta gehitu behar diogu; izan ere, ez dute ezer esaten Hernani eta Astigarraga arteko euskal Y-ren lanak geldiaraztearen inguruan. Gainera, Irun eta Donostia arteko ADIF bidea berritzeko lanak urtebete baino gehiago atzeratu dira, eta Donostia eta Iruneko geltokiak berritzekoen inguruan zalantza handiak daude.
Hori dela eta, Odón Elorza diputatu sozialistak hiru ekimen aurkeztu ditu berriro Kongresuan:
- Sustapeneko ministroari ahoz erantzuteko galdera bat egin dio, Gobernurako kontroleko bilkuran erantzun beharrekoa, jakinaraz dezan nola eta zergatik ezarri duten bat-batean euskal hiriburuen artean trenezko ibilbideak, euskal Y abiadura handiko azpiegituraren bidez egingo direnak, % 45 eta % 55 artean luzatuko direla aurreikuspen ofizialekiko".
- Beste ahoz erantzuteko galdera bat, Ana Pastorri ere zuzendutakoa, Batzordean erantzun dezan “zergatik iragarri duen Ministeriok orain, eta inolako azalpenik eman gabe, euskal Y ibilbidearen bidez euskal hiriburuen artean trenez egingo diren bidaien iraupena luzeagoa izango dela: % 45 eta % 55 artean luzatuko dira.
- Azpiegituren Estatuko Idazkariari, Manuel Miño jaunari, Sustapeneko Batzordean agertzeko eskatuko zaio "azal dezan zergatik luzatuko diren %45 eta % 55 artean euskal hiriburuen artean trenezko ibilbideak, euskal Y abiadura handiko azpiegituraren bidez egingo direnak, aurreikuspen ofizialekiko. Horren arabera, Bilbo eta Gasteiz artekoa 28 minutukoa izan beharrean, 43 minutukoa izango da; Donostia eta Bilbo artekoa, 55 minutukoa, eta ez 38 minutukoa, eta Gasteiztik Donostiara joateko 55 minutu beharko dira, eta ez 34 minutu".