Prentsa-aretoa

Berriak

Sustapeneko ministroaren zorroztasun falta kritikatu du Elorzak, ezin izan baitu Euskal Y-ri buruzko galderarik erantzun

Euskal diputatu sozialistak Ana Pastorri galdetu dio zergatik luzatu diren euskal hiriburuen arteko ibilbideak egiten, zergatik geldiarazi dituzten Hernani-Astigarraga arteko tarteko lanak edo zergatik Bergarako lotunean zenbait lan esleitu dituzten (Kobate eta Angiozar) eskaintza merkeegi baziren (% 50 merkeago)

Odón Elorza (artxiboko argazkia). [Argazkia: Gipuzkoako Sozialistak]
Odón Elorza (artxiboko argazkia). [Argazkia: Gipuzkoako Sozialistak]

Euskal diputatu sozialistak, Edor Elorzak, Sustapen ministro andrearen zorroztasun eza, gardentasuna eta inprobisazioa kritikatu ditu; izan ere, egungo Kongresuko osoko bilkuran ez du gipuzkoar diputatuak egindako 7 galderetatik bat ere erantzun. Galdera horiek guztiak, Euskal Y-ri buruz dauden kezka eta zalantza anitzei buruzkoak izan dira.

Elorzak ez du ulertzen zergatik Pastor andreak ezin du parlamentuan “azaldu zergatik handitu den % 50 Abiadura Handiko Trenek euskal hiribururen artean egingo dituzten ibilbideen iraupena, edo zergatik geldiarazi duten euskal Y-ko lana Hernani eta Astigarra arteko tartean, agintaldiaren hiru urtean lanaren ehuneko 18 baino ez baitute egin".

Gipuzkoako PSE-EEko diputatuak Sustapen Ministeriori leporatu dio “likidazio-obrak esleitu dituela soilik hauteskunde-konpromisoak betetzearren". Eta Elorzak esan bezala, hori argi gelditu da Bergarako Lotuneko tartean egindakoarekin, Kobate eta Angiozar sektoreetan alegia. Aipatutako sektoreetan, Adifek zenbait esleipen egin ditu eskaintzak larri merkeegi baziren ere (% 50); gainera, ingeniaritza-lan konplexuak egin behar dira aipatutako sektoreetan, eta 35 eta 40 hilabeteko iraupena izango dituzte; horren guztiaren ondorioz, lanak geldiarazi beharko dira, proiektua aldatzeari edo lan osagarriak sartzeari buruzko negoziazio luzeak egiteko.

Esku hartu duenean, Odon Elorzak berriz eskatu dio Ana Pastorri azal dezala zergatik atzeratu diren 20 hilabete Irun eta Donostia arteko Adifeko bidean zeharrormak jartzeko, ondoren hirugarren bidea egin ahal izateko. Eta ondokoa esan dio:  “Ministra andrea, oraindik ez dituzu definitu Donostian, Irunen, Bilbon eta Gasteizen euskal Y-ra sartu edo ateratzeko bideen proiektuak, ezta hiri horietako geltokiak zaharberritzekoak. Halaber, ez du aurreikusi Astigarraga eta Irun-Frantzia arteko hirugarren bidea jartzeko lanen lizitazioa, eta ez ditu definitu euskal Y-ren eta Burgos, Madril, Iruña edo Mediterraneo arteko loturak".

Sustapeneko ministroaren aurrean, Odon Elorzak esan du gezurra dela Euskal Y-ren proiektua 2019. urtean amaituko denik, iaz 2022an amaituko zituztela iragarri baitzuen.  “Gezurra esan du hauteskundeei begira, Gipuzkoako tartean lanak ezin dira amaitu, zuek ez duzuelako kudeatzen, Adif gainezka dagoelako eta ezin duzuelako ezta gure galderei erantzun ere.  Hurrengo Gobernuak lanak geldiarazita izango ditu, zuek ebatzi gabe utziko dituzuelako esleipendunen eta Sustapen Ministerioaren arteko negoziazioak”, esan du amaitzeko Odon Elorzak.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak