Prentsa-aretoa

Berriak

Terrorismoaren biktimekiko onarpenarekin batera, “ETAren indarkeriaren deslegitimazioa” beharrezkoa dela aldarrikatu du Santanok

Jose Antonio Santano [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Jose Antonio Santano [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Iruneko alkateak, José Antonio Santanok, gainontzeko alkate euskal sozialisten izenean hitz egin du ETAren terrorismoaren, legez kontrako kontra-terrorismoen eta polizia-indarkeriaren ondoriozko biktimen memoria eta onarpenerako ekimenak aztertzearren Iñigo Urkulluk deitutako topaketan.  Bere udalerrian 31 pertsona hil dituztela (ETAk 27 hil ditu, Batallón Vasco Españolek 2, polizia-gehiegikerien ondorioz 1 eta beste bat era nahasgarrian) gogoratu ondoren, Euskal Sozialistek Memoriaren Maparen ekimena amaitzearen alde daudela azaldu du.  “Gehiegi sufritu dugu denok, ezin ditugu halako gauzak arinkeriak hartu”, aitortu du.

Baina hori esan ondoren, Iruneko alkateak bereziki nabarmendu du biktimen sufrimendua (denontzat berdina da) eta egoera horren kausengandik bereizteko beharra; izan ere, “funtsean, ETA saiatu zen proiektu politiko totalitario eta baztertzaile bat indarrez ezartzen.  Aukari politikoarekin, beste modu batera pentsatzen zuenarekin, amaitu nahi izan zuen”.

"Gure ustez, biktimekiko onarpenarekin batera, deslegitimatu eta kondenatu beharra dugu helburu politikoak lortzeko indarkeria erabiltzeko aukera, ETAk egin zuen bezala, memoria baita hildako biktimei eskaini ahal diogun erreparazio bakarra.  Ezin dugu ahaztu, ezta gertatutakoa desitxuratu edo nahastu ere, bi alderen arteko gatazken egoera izan balitz bezala.  Ez dugu nahi halakorik berriz gertatzea, eta, horretarako, funtsezkoa da gogoratzea eta gertatu zena onartzea”, azaldu du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak