Prentsa-aretoa

Berriak

Tontxu Rodriguezek Gobernuari leporatu dio justizia “loteria garesti eta berandu” bihurtu duela

Euskal senatari sozialistaren ustez, "onartezina eta eskandalagarria da" kaleratzeagatiko, nominak ez ordaintzeagatiko edo soldata-baldintzengatiko epaiak lau urtera arte ez izatea, eta Espainiar justiziarako finantzaketa handitzea, epaile gehiago jartzea, bitarteko gehiago izatea eta langile gehiago eta antolaketa hobea izatea eskatu du

Lehen mailan ditugu PPren gobernuaren hiru urte zorigaiztoetan lotuta egon diren bi errealitate. Alde batetik, justiziaren geldotasuna; garestia izateaz gain, lan kolapsatuta baitago. Eta beste alde batetik, epaitegietan lan-zama handiegia dute, % 150eko baino gehiagokoa

Tontxu Rodríguez
Tontxu Rodríguez

Tontxu Rodriguezek, euskal senatari sozialistak, Gobernuari leporatu dio justizia herritarrentzat “loteria garesti eta berandu” bihurtu duela.  Rodriguezek parte hartu du parlamentuko kontroleko bileran, eta galdetu dio Justiziako ministroari, Rafaél Catalari, 8.000 jurista, epaile, fiskal, idazkari judizial, abokatu, prokuradore eta kazetari baino gehiagok sare sozialetan jarritako irudi eta mezuen inguruan; horien bidez, justiziaren geldotasuna salatu egin dute azken egunotan "Berandu egiten den justizia ez da justizia” leloaren bidez.

Parlamentari sozialistak azaldu du kexa horietan Espainiako epaitegietan hartutako ebazpen batzuen zatiak erakutsi direla, eta 2016, 2017, 2018 eta 2019rako ere finkatzen direla zenbait epaiketa, kaleratzeengatiko, nominak ez ordaintzeagatiko, dirua erreklamatzeagatiko, soldata-baldintzengatiko edo familia-gaiengatiko epaiak direla, eta 4 eta 5 urte atzeratzen dira.

Tontxu Rodriguezek Justiziako ministroari esan dio “onartezina eta eskandalagarria dela, pertsona jakinengan baitu eragin zuzena.  Mobilizazio horren bidez, lehen mailan jartzen da zure gobernuaren hiru urte zorigaiztoetan elkarrekin agertu diren bi errealitate. Alde batetik, justiziaren geldotasuna; izan ere, garestia izateaz gain, kolapsatuta dago.  Eta, beste alde batetik, epaitegietan gehiegizko lan-zama dutela, % 150ekotik gorakoa".

Rodriguezek ministroari gogoratu dio “justizia Zuzenbidezko Estatuaren oinarrietako bat dela”, eta gaineratu duenez, "zure aurreko koitaduak eta zuek ez duzue erakutsi Espainian justiziak dituen arazoak ebatzi nahi dituzuenik. Eta betebehar hori duzue”.

Ondoren, ustelkeriarekin lotutako kausa penalak arintzearekin nahikoa ez dela dio:  "Epeak mozteko legeak ez dira nahiko.  Jasotako oinordetza dela esatea ez da onargarria.  Zuek, gobernuak zaudetela, jurisdikzio-ordena guztietan inbertsioa eta hornidura handitu behar duzue”.

Hori dela eta, Catalari berari eta Gobernuari eskatu dio “herritarrei eta profesionalei erantzuteko, eta ez egiteko justu aurkakoa.  Ministro jaunak, herritar gehienentzat, guztietan, lagun edo ahaldun batzuentzat izan ezik, justizia loteria berandu eta garesti bihurtu duzue.  Eta hori “bidegabea" da, hashtag-ek esaten zuen bezala.  Epaiketa-tasaren bidez 512 milioi euro bildu dituzuela esan duzue.  Baina Rajoy jaunak berrikusi nahi du, ez aldarrikapenei erantzuteko, hauteskundeak hurbil ditugulako baizik.  Eta orain zeuk esaten duzu ez dakizula zertarako den aipatutako kopurua”.

“Zeu zara ministroa, dirua eskatu eta aldatu Justizia Administrazioa, ez baitiozu zentimo bakar bat eman.  Epaile gehiago, bitarteko gehiago, langile gehiago, antolaketa handiago eta,b atez ere, sen ona, jokoan jartzen baituzue herritarren, sistemaren eta beste erakunde batzuen sineskortasuna.  Eta hori guztia zure ardura baino ez da izango”, esan du amaitzeko Tontxu Rodriguezek.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak