Tontxu Rodriguezek salatu du Gobernuak ez duela interesik lapurtutako 300.000 haurrekiko
• Euskal senatari sozialistak azpimarratu du Exekutiboak ondoko betebehar politiko eta morala duela: egia ezagutzearren aktiboki laguntzekoa
• Deitoratu du PPren Gobernua ez dela arduratu “isilarazitako eta trantsizioan itxi ez zen drama horretan, eta horrek erakusten du Gobernuaren pasibotasuna eta geldotasuna eta biktimekiko mespretxua”
Gobernuak ez duela ezer kudeatu eta interesik erakutsi Espainian 1940tik 1990era lapurtutako haurrekiko (300.000 baino gehiago) eta isiltasuna konplezea dela kritikatu du PSE-EEko senatariak, Tontxu Rodriguizek. Gainera, zenbait neurri proposatu ditu, Egiaren Batzordea eta Lan Mahaia osatzekoa, besteak beste, “gure historiaren gertaera ilunetako bat ixtearren”. Azkenean ekimena bertan behera utzi zen, PPk aurka bozkatu zuelako eta gehiengo osoa duelako.
Hori dela eta, interpelazioaren ondoriozko mozio baten alde egin du Rodriguezek, eta PPren gobernuak “eragindakoak ez dituela lasaitu, ez diela laguntzarik eta babesik eskaini eta azken hiru urte eta erdian jarrera desesperagarria eta deitoragarria izan duela” azaldu du.
Bere ustez, “espainiar demokraziak arazo hori onartu behar du eta onartzeko betebeharra du. Jakin behar du zer gertatu den 1940tik 1990era desagertutako 300.000 umerekin baino gehiagorekin, milaka espainiarrek ez dakitelako bahituak, lapurtuak edo jaiotakoan salduak izan ziren edo ez, eta barkaezina da".
Euskal parlamentari sozialistak gogoratu du gobernuak gain hartu zuela ADN frogak egiteko konpromisoa, informazioa emango zuela, erregistro zibiletan lan egiteko aukera emango zuela, ikertuko zuela, baina “promesa horietatik guztietatik, ez du ia-ia ezer bete. Informaziorako Bulegoa ireki baino ez du egin, eta Elkarteek ez dute horrengan konfiantza handirik”.
Tontxu Rodriguezek azpimarratu du PPren gobernuak ondoko betebehar politiko eta morala duela: aktiboki laguntzekoa egia ezagutzearren. “Zergatik ez dute gertatutakoa ezagutzen laguntzen? Biktimen eta senideek jakiteko eskubidea dute”, protestatu du.
Sozialistek aurkeztutako mozioaren edukiari dagokionez, lehendabizi, Gobernuari proposatzen zaion jaiotzen, heriotzen, lurperatzeen, lurpetik ateratakoen eta interesatuen identitate biologikoen inguruko agindu judizialak betetzen laguntzeko, baita eragindakoek historia klinikoa eskuratzeko aukera emateko aginduak ere.
Horrez gain, euskal senatari sozialistak eragindakoei aurrez aurre eta zuzenean arreta egiten zaiela bermatzeko neurriak hartzeko eskatu du. Gainera, gurasoen bila diren seme-alaba biologikoei aholkularitza eta laguntza ematea agindu du. Gainera, behin betiko lan-mahai bat osatzea proposatu du; ordezkariak izango ditu zenbait herri administraziotan. Lapurtutako haurren kasuak direla-eta eragindakoei arreta egiteko egungo Bulegoa berrantolatzeko ere eskatu du.
Bestalde, euskal senatari sozialistak Estatuaren Fiskaltza Nagusian atal espezializatu bat sortzea eskatu du; atal horrek haur lapurtuen kasu izateko aztarnarik duten egitateak modu koordinatuan ikertu ahal izango ditu. Lan horretan arituko den polizia judizialen unitate bat sortzea ere proposatu du.
Gainera, halako delituak, gizateriaren aurkako delitutzat jo behar direla dio; biktimei estaldura juridiko eta psikologiko eta laguntza egokia bermatu beharko zaie, eta ADN adierazleei buruzko datu-basea egiten amaitu beharko da.
1940tik 1990era bitartean lapurtutako jaioberrien eta egindako adopzio irregularren inguruko Egiaren Batzordea osatzeko eskatu dute Sozialistek, gertatutako guztia ezagutaraztearren eta argitzearren. Tontxu Rodriguezek zehaztu duenez, “Batzorde horrek gain hartu beharko du eragindako familiekiko egiaren, justiziaren eta konponketaren konpromisoa, lan-plan eta ibilbide-orria egin beharko ditu, gertatutakoaren ikerketan laguntzeko eta gerora begira antzekorik gerta ez dadin”.
PPren Gobernua ez dela arduratu “isilarazitako eta trantsizioan itxi ez zen drama horretan, eta horrek erakusten duela Gobernuaren pasibotasuna eta geldotasuna eta biktimekiko mespretxua" deitoratu du Tontxu Rodriguezek.
Amaitzeko, “herri honetako eskuinaren erruagatik galdu egingo dugu milaka espainiarrei bizikidetza lasaia bermatzeko aukera”. Berriz utzi dute egiaren eta konponketaren trena pasatzen, eta Sabinak esango lukeen bezala: “ausarta izatea ez dadila hain garesti izan eta koldarra izatea ez dezala pena merezi”.
Mozioa eztabaidatu ondoren, Tontxu Rodriguez haur lapurtuen biktimen Elkarteetako ordezkariekin eta Madrilgo Batzarreko PSOEko diputatuarekin bildu da, eta gogoratu du ekimena Batzarrean egindako galdera baten ondoriozkoa dela, eta galdera horren bidez sozialistek salatu zuten biktimek trabak zituztela erregistro-liburuak ikusteko eta biktimen bulegoa ez zela oso eraginkorra.
Antonellik nabarmendu du Gobernuaren eta Alderdi Popularraren jarrera "lotsagarria" dela, eta “benetan zer ezkutatu nahi duten" galdetu dio bere buruari. Jarraian esan du “justizia egiteko unea, eta lapurtutako 300.000 haurrekin baino gehiagorekin zer gertatu den argitzeko unea dela, dagoeneko”.