Tontxu Rodriguezek salatu du Gobernuak pasibotasunez eta isiltasunez jokatu duela 1940tik lapurtutako 300.000 haur baino gehiago direla-eta eta “demokraziak biktimak entzun behar dituela” ziurtatu du
Euskal senatari sozialistak deitoratu du PPren gobernuak ez duela gaitz horren inguruan ezer entzun nahi eta gogoratu du Gobernuak kasu horiek ikertzeko eta haurren lapurretan Estatu arazotzat jotzeko beharra duela
Sozialistek Interpelazioaren ondoriozko Mozioa aurkeztuko dutela iragarri du, Desagertuen Batzorde Nazional bat, datu genetikoen banku bat eta poliziaren unitate eta fiskalen talde espezializatu bat sor dezaten eskatzeko
Euskal senatari sozialistak, Tontxu Rodriguezek, gaur arratsaldean salatu egin du Gobernuak isiltasunez jokatu duela 1940tik 1990era arte lapurtu zituzten 300.000 haur baino gehiago non dauden jakiteko ikerketan. Rodriguezek Justizia ministroari, Rafael Catalari, gai horren inguruan interpelazioa egin dio, eta kritikatu du “PPren gobernuak ez duela ezer egin eta interes gutxi erakutsi duela gai zail eta eztabaidagarri horrekiko; isiltasuna, beraz, konplizea da".
Hori dela eta, Talde Sozialistak interpelazioaren ondoriozko mozio bat aurkuko duela hurrengo osoko bilkuran iragarri du. Horren bidez, Desagertuen Batzorde Nazional bat, datu genetikoen banku bat eta gai horren inguruan lan egingo duen polizia judizialen unitate eta fiskalen talde espezializatu bat sortzea eskatuko du.
Eragindako biktimen elkarteen eskaerak eta aldarrikapenak azpimarratu ditu euskal parlamentari sozialistak, eta gogoratu du orain dela bi urte, garai hartako Ruiz Gallardon ministroak salatutako ekintzak argitzeko zenbait jarduerak abian jarriko zituela agindu zuela, baina azkenean “ez du konpromisorik eta betebeharrik gain hartu”.
Horrez gain, orain dela zazpi hilabete Talde Sozialistak Senatuko Justizia Batzordean aipatutako elkarteen agerraldi-eskaera aurkeztu zuela azaldu du; eskaerak ez zuen erantzunik jaso, eta "Gobernuak biktimak entzun behar dituela, eta ez duenez ezer egin, ahaztu egin ditu eta jarrera desesperagarria eta deitoragarria erakutsi duela" ziurtatu du. Ekintza horiek ezin dute zigorrik gabe utzi, Gobernuak ez baitu ezer egin eta ez du egia ezagutzeko interesik".
Ondoren, Tontxu Rodríguezek ondokoa esan dio Catalá ministroari: “demokraziak behar du elkarteei entzun, behar du jakin, baina zortzi hilabete igaro dira eta ematen du zuek ez duzuela entzun eta hitz egin nahi trauma horren inguruan, ez duzuelako arazoa onartu nahi, eta ez duzue nahi Estatuko benetako arazotzat ikus dezagun. Ikertzeko beharra dago, milaka espainiar herritarrek identitate faltsu bat dutelako eta ez dakitelako zer gertatu zitzaien. Gobernuak biktimekin eta senideekin berariazko programa bat abian jartzeko, ADN probak egiteko, ikertzeko eta Erregistro Zibilen bitartez informazioa emateko konpromisoa hartu zuen gain. Ezer gutxi egin dute. 2013an Bulego bat ireki baino ez dute egin eta, gainera, ez eraginkorra izan da”.
Euskal senatariak esan du harren lapurreta "gure herrialdeko oraingo historiaren gaitza bat izan dela. Lapurreta eta adopzio irregularrak izan ziren, eta arrazoi errepresibo, politiko eta ekonomikoen ondorioz gertatu ziren; gainera, ez dute zigorrik jasan, eta zenbait medikuk, funtzionario publikok eta Erregistro Zibileko enplegatuk hartu zuten parte".
Tontxu Rodriguezek nabarmendu du haurren lapurreta Estatu arazotzat jo behar dela eta erantzun sendoa behar duela: “Basakeriaren aurrean jarrera proaktiboa izateko behar politiko eta morala dute. Benetako konpromisoa nahi dugu. Hitz gutxiago, artxibatzeko gogo txikiago. 2010etik ez da kondenatzeko sententziarik eman, eta oso egozte gutxi egin dira. Biktimen eskari legitimoak mespretxatzen dituzte. Gobernuaren pasibotasunaz gain, geldotasun judiziala ere aipatu beharra dugu, kausa asko artxibatu egin dituztela eta milaka familiatan frustrazioa dela nagusi”.
Hori dela eta, Rodriguezek ministroari galdetu dio “zergatik ez den Egiaren Batzordea osatzen kasu horiek guztiak argitzearren, senideei elkar aurkitzen laguntzearren eta Espainiako aldi beltz horren erantzukizunak nortzuk dituzten argitzearren. Zergatik ez da barkapena eskatzen?
Ondoren, jakinarazi du sozialistak zenbaitetan bildu direla biktimen elkarte eta taldeekin, eta onartu du senideek aipatu dutela zailtasunak dituztela artxiboak ikusteko, gorpuak hilobiak ateratzeko arazoak dituztela eta aipatutako bulegoa ez dela oso eraginkorra. Estaldura sozial, asistentzial, psikologiko eta juridikoak behar dira, ADN bankuekin gardentasun handiagoa behar da eta lan-taldeak sortu behar dira.
Gainerae, Gobernuak trama hori gizateriaren delitu dela onartu beharko lukeela aipatu du, "ez da delitu arrunta, edo atxilotze ilegala, Estatuaren Fiskal Nagusiak kalifikatu bezala. “Argentinak erakutsi du kausa horiekiko interesa, eta Espainian horiek guztiak kutxan sartu dira eta zazpi giltzekin itxi dira".
Tontxu Rodriguezek zehaztu du egia ezagutu eta jakiteko eskubidea onartu beharra dagoela, eta Estatuak delitu horiek ez dutela preskribatzen agindu beharko duela. Gainera, “Gobernuak ikertzen, identifikatzen eta senideak elkartzen lagundu behar du, bestela, Espainiak ez ditu nazioarteko itunak eta konbentzioak beteko. Gobernuak ikertu behar du, ez senideek. Ikerketa eraginkorra eta independentea, objektiboa eta praktikoa sustatu behar da, Giza Eskubideen Europar Auzitegiak finkatu duen bezala”. “Ministerioak erakundeen aipatutako erreklamazioak eta eskaerak kudeatu behar ditu. Informazioa erraztu behar du, eta ezin du utzi agiriak deuseztatzen edo faltsutzen", azaldu du.
Euskal senatari sozialistak, amaitzeko, Justiziako ministroa jarri du zalantzan: “ez ditu lapurtutako umeak bilatu eta topatu nahi. Gobernuak eta PPk aukera ona dute orain, trantsizio prozesuan ebatzi ez zen gaia baita. Gai hori ikertu beharra dago krimenak epaitzeko eta milaka espainiarren arteko bizikidetza lasaia bermatzeko. Ez bada ezer egiten, ebidentzia ukatzen eta burua ezkutatzen jarraitzen badugu, bihar berandu izango da, berriro ere”.