Prentsa-aretoa

Berriak

Tontxu Rodriguezek salatu du Gobernuaren jarduerek independentzia judiziala jartzen dutela zalantzan

PSOEk salatu du Gobernuaren jarduerek independentzia judiziala jartzen dutela zalantzan, eta Catalari eskatu dio “aberatsentzako justizia bat eta pobreentzako beste bat izatea" saihestu dezala

Tontxu Rodriguezek gure herrialdeko justizia “ezegonkorra eta politizatua" kritikatu du, eta Catalá ministroari ohartarazi dio “Gobernuaren pasibotasunarena urrean sozialistek eredu judizial garden, ekitatibo eta bidezkoa proposatzen dutela, baita guztiontzako justizia bermatzea ere”

Tontxu Rodríguez, Euskal Sozialisten senataria. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Tontxu Rodríguez, Euskal Sozialisten senataria. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Tontxu Rodriguez euskal senatariak arratsaldean salatu du “Gobernuaren jarduerek independentzia judiziala jarri dutela zalantzan”, eta “gure sistema judizialaren legitimitatea galduko dela irekitako zauri horren bidez" gaineratu du.

Rodriguezek Rafael Catalá ministroari esan dio ez duela argi Gobernuak gure herrialdean behar bezala bermatzen duenik botere judizialaren independentzia, eta esan dio ondoko beharra duela: “zauria lehenbailehen itxi behar duela Espainian ez dezaten ikusi aberatsentzako justizia bat dagoela eta pobreentzako beste bat, eta herritar anonimoek egindako delituei buruzko ikerketak azkartu ez ditzaten ustelkeria politikoen ingurukoak gehiegi luzatzen diren bitartean".

PSOEko parlamentariak justiziako ministroari ohartarazi dio “Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, sozialistok zenbait proposamen azkar eskaintzen ditugula:  birsorkuntza, gardentasuna, izendapenen politika berriak (berdintasunean, merituan eta gaitasunean oinarritutakoak, eta ez kidetasun pertsonal, ideologiko eta elkarte-kidetasunean oinarritutakoak).  Horrez gain, finantzaketa, guztiontzako justizia justifikaziorik gabeko kosturik gabe, lanbide heziketa eta lege eraginkorrak eskatzen ditugu”.  “Independentzia judiziala, erabakitzeaz gain, burutzea ere delako.  Eta benetako justizia independente eta arina ezinbesteko elementua delako gure herriaren garapenerako.  Sozialistok justizia-eredu horren alde egingo dugu, zalantzan jarriko ez dugun ereduaren alde, justiziaren kalitatea eta independentzia narriatuta baitago eta horrek herritarrengan  duelako eragina”, azaldu du.

Esku hartu duenean, Tontxu Rodriguezek gogoratu du EBko Justizia Komisariak esan duela espainiar justizia "ez dela oso eraginkorra, ez dela kalitate handikoa eta Europan independentzia gutxiago duenetako bat dela". Eta EBko Justiziaren adierazleek arabera, independentziari dagokionez, Espainia hirugarren lekuan dagoela, atzetik hasita, azpimarratu du, Kroaziarekin batera, eta Bulgaria eta Eslovaquiaren gainean.

Gainera azaldu du Independentzia judizialerako NBEko errelatoreak adierazi duela espainiar justizia botere-banaketaren printzipioa hausten duen botere exekutiboaren biktima dela,  eta Europako Abokatuen Elkargoko Federazioak orain dela 15 egun Espainiako Justizia Administrazioa zentsuratu zuela, ez delako izan beharko lukeen bezain independente.

Euskal senatariak azpimarratu du Espainiako epaileek eurek ezegonkortasunean egiten dutela lan, lan handia egiten dute eta Kontseilu Nagusiaren politizazio mailak beraien lana okertu duela.

Amaitzeko, Catala ministroari azaldu dio “guztiontzat argi dagoela, zuretzat izan ezik, Botere Judiziala ez dela izan beharko lukeen bezain independente.  Zuk ondo baino hobeto dakizula ñabardura politikoak dituzten zenbait prozedurek geldiarazita daudela.  Jakin beharko zenuke horrek Espainiako iritzi publikoan politika judizialaren inguruko deskreditua sortzen duela.  Eta ulertu beharko zenuke espainiarren ustez justizia erakunde politizatua dela”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak