Prentsa-aretoa

Berriak

Tontxu Rodriguezek salatu du Konstituzio Auzitegiaren erreforma “astakeria juridiko bat dela”, eta horren bidez Gobernuak goreneko auzitegia manipulatu eta magistratuak gutxietsi dituela

Euskal senatariak azaldu du "legea ez dela beharrezkoa, okerra eta txarra dela eta ez dela zuzena”, eta "Gobernuak, horren bidez, Konstituzio Auzitegia ahuldu nahi duela, konstituzionaltasuna zalantzan jartzen baitu eta ez delako eraginkorra”

Tontxu Rodríguez, artxibo-argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Tontxu Rodríguez, artxibo-argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal senatari sozialistak, Tontxu Rodriguezek, salatu duenez, Konstituzio Auzitegiaren erreforma, Goi Kamerak gaur onetsitakoa (aldeko boto bakarra PPrena izan da), “astakeria juridikoa dela, gure Konstituzio Auzitegia arriskuan jartzen duela eta auzitegia manipulatu eta magistratuak gutxiesten dituela”.
Rodriguezek sozialisten zuzenketak aldeztu ditu, eta Alderdi Popularrari leporatu dio “izen-abizenak dituen legea proposatu duela, eta horren bidez Konstituzio Auzitegia Gobernuaren beso betearazlea izango dela.  PPren gobernuak zigor-esparruan eskumenak izango dituen bermeen auzitegia osatu nahi du.  Gehiengo osoak dena lor dezake”.


Euskal senatariak azpimarratu duenez, “erreforma hori ez da beharrezkoa goreneko Auzitegirako, bere auto eta sententzietan nahiko indar exekutibo baitu, eta zigorrak ere jar baititzake”.  “Gure zuzenketen bidez”, zehaztu du, “ez diogu PPri utzi nahi gure antolamendu juridikoa eta Zuzenbideko Estatua narriatzen, eta saihestu nahi dugu indarrean sar dadin beharrezkoa eta zehatza ez den lege oker eta txar hori.  Txarra da formari zein edukiari dagokienez”.


Tontxu Rodriguezek esan du ez duela ulertzen zergatik nahi duen PPren gobernuak gure Konstituzio Auzitegia ahuldu eta zergatik eman nahi dion Konstituzionaltasuna zalantzan jarri eta eraginkortasuna kendu”.
Hori dela eta, “sozialistek betoa eta hiru zuzenketa aurkeztu dituzte ekimenaren larritasuna dela-eta, gure demokraziaren oinarrietako bat manipulatzen saiatu direlako, legeak hauteskunde-izaera duelako, ad causam erreforma delako eta erreforma ez dutelako geldiarazi ezta Katalunian PPk lortu dituen emaitza txarrek ere".  “Azkenean, konstituzio jurisdikzioan segurtasun eza eman baino ez du egiten”.
Horrez gain, Rodriguezek azaldu du PPren gobernuak erreforma aurrera atera duela gizarte heldu bat, Kataluniako herria, kikiltzeko.  “Eta arriskuan jarri dute jurisdikzioaren esklusibotasunaren printzipioa.  Gogoratu behar diegu zuzenbidea antolamendua eta erakundea dela, eta zuek gehiengo osoa erabiltzen duzuela, beti bezala, legaltasuna eta zilegitasuna aurrez aurre jartzeko, eta gure antolamendu juridikoa narriatzen duzuela”, kritikatu du.


Amaitzeko, euskal senatariak zalantzan jarri ditu Gobernua eta PP; izan ere, arazo politiko bat konpondu nahi dute zenbait erabaki judizial hartuz, eta leporatu die "izen-abizenak dituen legea egin dutela, Kataluniako hauteskundeak eta abenduaren 20koetan boto gehiago lortuko dituztela pentsatzen dutelako”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak