Totorika: “Historian izan dugun belaunaldi trebatuenak bi aukera baino ez ditu: emigratzea edo Lanbidera jotzea”
Diputatu nagusirako PSE-EEko hautagaiak esan du nazionalisten helburua erabakitzeko eskubidea eta autodeterminazioa dela, baina Sozialistok "gazteek autodeterminatzeko, geroa edukitzeko eta duin bizitzeko aukera izan dezaten” nahi dugula.
Totorikak azaldu du “ondo kudeatutako eta proiektu garrantzitsuak dituen Aldundia eraiki nahi duela", EAJk HABIDITErekin egin ez duena "aurrera egin ezin duen proiektua delako, eta legaltasuna ere zalantzan dagoelako". Hortaz, EAJk horren inguruan autokritika zorrotza egin, eta azalpenak eman beharko ditu
![JSE-Egazek gazteen lan-ezegonkortasunari buruzko pankarta jarri du Ereagako hondartzan (Getxo). [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-JSE-Egaz-despliegan-una-pancarta-contra-la-precariedad-laboral-juvenil-en-la-playa-de-Ereaga-Getxo-Foto-Socialistas-Vascos-JSE-Egazek-gazteen-lan-ezegonkortasunari-buruzko-pankarta-jarri-du-Ereagako-h-555da29ad6f42.jpg)
"Ezin da gizarte egoki bat lortu soldatak eta baldintzak lotsagabeak badira; ez badago enplegu egokirik, askatasuna ez da posible”. Hitz horiekin hasi zuen diputatu nagusirako Euskal Sozialisten hautagaiak, Carlos Totorikak, gazteen aurrean atzo egin zuen hitzaldia. Ereagako hondartzan elkartu ziren eskuinak gazteei eskaintzen dizkien ezegonkortasun-egoera eta aukera-falta salatzeko. “Ikaragarria bada ere, historian hobeto trebatu den belaunaldiari emigratzea edo Lanbidera joatea baino ez diote eskaintzen”, horixe jartzen zuen Ereagako kaian jarritako pankartan. Horrekin, hautagai sozialistak PSE-EEren proposamenak aurkeztu ditu, gazteek dituzten arazoak ebazteko dituen proposamenak alegia:
• Bizkaitik alde egin behar izan duten gazte guztien talentua berreskuratzeko plan oso bat egitea.
• Sektore estrategikoetan eta berrikuntza teknologikoko sektoreetan jarduerak gauzatzen dituzten enpresen klusterrak bultzatzea; lehentasuna emango zaie gure gazte ikertzaileei.
• Praktiken kontratuak eta kontratu finkoak eta horien kotizazioa saritzeko laguntzak handituko ditugu.
• Trebatzeko hitzarmenak sustatuko ditugu.
• Kontratu-iruzurrari aurre egiteko jarduera areagotuko dugu.
• Herri Administrazioan gazteentzako beken kopurua handituko dugu.
• Ekintzailetzarako laguntzak sustatuko ditugu (kreditu-lineak emango diegu gazte ekintzaileei), Ekintzailetzaren Plan Estrategikoaren esparruan.
• 14 urtetik beherako adingabeentzako doako garraioa jarriko dugu abian.
• Lehiakortasunari eta gizarte-ekonomiari laguntzeko programa gauzatuko dugu gazteen artean, eta programa bat jarriko dugu abian gazteak gizarte-ekonomiako enpresetan sar daitezen eta gizarte-ekonomiako enpresa gazteak sustatzeko.
• Ikerketa-taldeak ikerlari gazteak dituzten edo sartzen dituzten taldeei finantza-laguntza emango diegu.
Horren gain, hautagai Sozialistaren ustez, 300 eta 400 euroko soldatak "onartezinak" dira; krisiatik irten baino, “miserian sartzen garela” erakusten dute. "Ezin da gizarte egoki bat lortu soldatak eta lan-baldintzak lotsagabeak badira”, ziurtatu du Totorikak.
Habidite
Totorikak esan duenez, Euskal Sozialistek “ondo kudeatutako eta abian jartzeko moduko proiektuak dituen Aldundia eraiki nahi dute, eta baliabide publikoak ondo kudeatuko dira, legaltasuna errespetatuz”. EAJk ez du hori egin HABIDITErekin. Proiektu hori “ezin da abian jarri eta legaltasuna zalantzan dago”. Hori dela eta, EAJk autokritika zorrotza egin, eta azalpenak eman beharko ditu.
Carlos Totorikaren esanetan, hori guztia lortzeko, maiatzaren 24an herritarrek PSE-EEri eman beharko diote botoa:
• Hezkuntza publikoa, osasuna eta gizarte-politikak izateko eta indartzeko, aukera-berdintasuna eta gizarte-kohesioa bermatzen baitute.
• Krisia dela-eta gaizki dauden pertsonei arreta egiteko. Norbait bere zorira utz dezaten saihesteko.
• Etxebizitza benetako eskubidea izan dadin, eta ez aberatsen ondasun esklusiboa.
• Botoa eskatzen dut enplegua sortzeko. Eta enplegua kalitate onekoa izango da, ez pobrezia sortzeko.
• Miseria baino, aberastasuna banatzeko eskatzen dizuet botoa.
• Botoa eskatzen dizuet politikak ezkerretik egiteko, denon aurrerapenean oinarrituz, eta ez gutxi batzuen onurarako.