Prentsa-aretoa

Berriak

Totorikak salatu du Eusko Jaurlaritzak "lehentasunak desenfokatuta dituela" berriz estatusari buruz aritu baita langabeziari aurka egiteaz hitz egin beharrean

Bilboko UPV-EHUko paraninfoan Enpleguari buruzko Batzar Irekia egin da. Aipatutako batzarrean, PSOEko Enpleguko idazkari Luz Rodriguezek, Bizkaiko diputatu nagusirako hautagai sozialista Carlos Totorikak eta Bilboko alkatetzarako hautagai Alfonso Gilek hartu dute parte

Bizkaiko diputatu nagusirako PSE-EEko hautagaiak, Carlos Totorikak, EAJren eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera “pasibo eta arduragabea” salatu du, "lehentasunak desenfokatuta baititu”.  “Ez gaude estatu berriaren edo autodeterminazio eskubidearen alde milaka herritarrek ezin badute nahi duten moduan bizi”, azpimarratu du.

Bilbon egindako batzar irekian parte hartu du, baita PSOEko Batzorde Exekutiboko Enpleguko idazkari Luz Rodriguezek eta Bilboko alkatetzarako hautagai Alfonso Gilek ere. Totorikak esan du "Bizkaiko gizartean egun enplegua bilatu, eta pobrezia topatzen dugula”.

Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusi Mikel Torres, Barakaldoko alkate Alfonso García eta Euskadiko UGTko idazkari nagusi Raúl Arza ere izan dira, besteak beste, aipatutako batzarrean.

Bizkaian milaka gaztek ezin dutela emantzipatu eta Bizkaian soilik epe luzeko 10.000 langabetu baino gehiago daudela aipatu ondoren, Ermuko alkateak deitoratu du 55 urtetik gorako nagusiek “PPren politika okerra” dela-eta duten egoera.  “Enplegurik ez dutenez, gizarte-bazterketarako eta marjinaltasuneko zenbait nitxo sortu dira”, salatu du.

Bere ustez, enpleguak lehentasunetako bat izan behar du eta politika publikoen erdigunean egon behar du, ez baita egia enplegua soilik enpresen menpe dagoenik.  Adibide bat jartzearren, “Europako iparraldean duten egoera” aipatu du, eta “ondo trebatutako giza baliabideetan oinarritutako” lehiakortasuna hobetzea aldeztu du, soldata-kostuak murriztu beharrean.  "Politika nagusiek enplegua sortzea izan behar dute helburu.  Ekonomia ezin da merkatuen esku gelditu”, eskatu du.

Hori dela eta, zerga-erreforma egin behar dela uste du, baliabide gehiago lortzearren, eta “mingarritzat” jo du “gizarte-eremuan iruzurrez hitz egitea, Diru-sarrerak bermatzeko errentan, adibidez; gainera, EAJk ez dela ahalegindu zerga-bilketa eraginkorragoa egiten" aipatu du.

Halaber, langabezia-maila “zoritxarrez, industria-birmoldaketaren garaikora hurbiltzen dela" dio, eta ehun ekonomiko eta industrialaren galera “nabarmenaz” ohartarazi du.

"EAJk egoerari buruzko hiru datu on ikusten dituenean krisitik irteten ari garela dio, baina ez du balio, ezin baitugu krisitik irten behin-behinekotasunetik.  Hori ez da errekuperazioa.  Bizkaiko gizartean enplegua bilatu, eta pobrezia topatzen dugu", gaineratu du.

Bere iritziz, EAJk du "politika anti-ziklikoak eta enplegu-planak bultzatu ez izanaren” ardura.  “Jarrera pasibo eta arduragabea du, Espainian Alderdi Popularrak duen antzekoa”, kritikatu du. Gaineratu duenez, jeltzaleak sozialisten exijitzen dutenaren “atzetik” doaz.

Gainera, gizarte-elkarrizketarik ez dagoela salatu du, baita Lanbide "egoera ezkutuan" dagoela ez delako "enplegua sortzeko eragile bat”.

“Gobernuak lehentasunak desenfokatuta ditu. Ez gaude euskarari 335 milioi euro bideratzearen eta tokiko eta eskualdeko enplegu planei 49 milioi ematearen alde.  Ez gaude estatu berriaren edo autodeterminazio eskubidearen alde milaka herritarrek ezin badute nahi duten moduan bizi”, azpimarratu du.

Hori dela eta, bere ustez, gobernatu behar da "enpleguari lehentasuna emanez”, fiskalitate bidezkoago bat izanik, Lanbide berrituz, udal enplegu planak sustatu behar dira, industria-politika sendotu behar da eta ahalegin handiagoa egin behar da 55 urtetik gorakoen belaunaldia "belaunaldi galdua” izan ez dadin.

Koaliziorik ez

PSOEko Batzorde Exekutiboko Enpleguko idazkari Luz Rodriguezek esan duenez, bere taldeak ez du gobernatzeko akordiorik lortuko PPrekin “koalizioa eginez”; izan ere, Alderdi Popularrak onetsitako lan-erreformaren bidez “Espainian enpleguaren behin-behinekotasuna da egungo marka”.

“Edozein enplegu ez dugula onartuko esateko unea da.  Batzuetan, hobe da langabezian egotea esklabutzan egotea, ustiatuta egotea baizik”, azaldu du. Gaineratu duenez, behin-behineko kontratu batzuk ez dira “zabor-kontratuak, okerrago baizik”.

Rodriguezek esan du lan-erreforma indargabetzea eta Langileen Estatutu berria egitea izango dela gobernuan egingo duten lehen gauza.  “Lan-erreformari esker, enpleguak behin-behinekoagoak dira, soldatak txikiagoak dira eta lan-harremanak enpresa-boterearen menpe daude", gaineratu du.

Hori dela eta, PSOEk ez du Alderdi Popularrarekin gobernatzeko akordiorik lortuko “koalizio handi” bat egiteko.  “Nola lortu gobernatzeko akordio bat lan-erreforma egin duenarekin! Ezin dugu akordiorik lortu”, azaldu du.

Gerora begira ondoko proposamenak aldeztu dira, besteak beste: PSOEk 15.000 milioi euro bideratuko ditu enplegu-politika aktiboetarako (egun 4.300 milioi euro dira), eta seme-alabarik duten langabetu guztiek diru-laguntza jasotzeko eskubidea izango dute.

Bestalde, ohartarazi du langileen ehuneko 34k 648 euro baino ez dutela kobratzen, lanbide arteko gutxieneko soldata; hortaz, “mila euroko soldata pribilejio bihurtu da”.

“Lanbide arteko gutxieneko soldata igotzea proposatuko dugu.  Gobernuek ezin dute soldatak igo, baina bai lanbide arteko gutxieneko soldata, soldaten igoera eragitearren.  648 eurotik 900 eurotara arrazoizko epean, zazpi eta hamar urtetan", azaldu du.

Bilborako eredu berria

Bestalde, Bilboko Alkatetzarako hautagai Alfonso Gilek "politika ekonomiko berri bat" eta hirirako beste ”eredu" bat aldeztu du, enplegua berreskuratzeko.

“Sozialistok nahi dugu industria ez kutsakorrak etortzea eta hurrengo 10 urtean 2.000 enplegu urteko berreskuratzea, eta hori posible da" azaldu du.

Enpleguari buruzko batzar irekia Luz Rodríguez, Carlos Totorika eta Alfonso Gilekin
Enpleguari buruzko batzar irekia Luz Rodríguez, Carlos Totorika eta Alfonso Gilekin