Prentsa-aretoa

Berriak

Trebakuntza lan egokia izateko aukera bermatzeko modua aldeztu du Idoia Mendiak

PSEko idazkari nagusiak Somorrostro ikastetxea bisitatu du gizarte- eta hezkuntza-eragileekin egingo duen bilkuren txanda dela-eta

Idoia Mendiak Somorrostro ikastetxea bisitatu du
Idoia Mendiak Somorrostro ikastetxea bisitatu du

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, goizean Somorrostro Ikastetxea bisitatu du gizarte- eta hezkuntza-eragileekin egingo dituen bileren programa dela-eta; ikastetxea euskal Lanbide Heziketako aktibo eta dinamikoetako bat da.  Bisitan zegoela, Idoia Mendiak nabarmendu du lanbide heziketak lan egokia lortzeko aukera bermatu behar duela, eta ikastetxeko arduradunekin ikastetxeak eta enpresak konektatzeko beharra aztertu du, enpresek proposatzen dituzten beharrei erantzun ahal izateko.

Euskal Sozialisten ustez, Lanbide Heziketa da langabetuek eta langileek duten erremintarik onena erronketara eta laugarren industria-iraultzara egokitzeko, eta kexatu dira egungo Eusko Jaurlaritzak gogo txikia erakutsi duelako.  PSE-EEko Enpleguko idazkari Alberto Alonso eta Muskizeko zinegotzi sozialistak izan dira Idoia Mendiarekin batera, eta Mendia ikastetxeko arduradunek esandakoarekin ados dago, hots, baliabide mugatuta daudela etengabeko trebakuntzarako eta hezkuntza-esparruan eragina duten trebakuntza-planak atzeratuta egiten direla.

PSEko idazkari nagusiaren iritziz, “administrazioak bultzatu beharko luke ikastetxeek enpresekin konektatzeko egiten duten ahalegina, egun, kasu askotan, hala egiten baita inolako babesik gabe; horrez gain, ikastetxeetako berrikuntza teknologikora aukera eman beharko luke trebakuntza egokia eskain dezaten".  “Kezkatuta gaude herrialdearen helburua izan beharko litzatekeelako, eta, gure ustez, ahalik eta ahalegin handiena egin beharko litzateke enpresekiko konexioa sustatzeko, horrek, azken batean, enplegu-tasa handitzen lagunduko baitu eta, bereziki, kalitatezko enplegua”, azpimarratu du Mendiak.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak