Turismo-sektorearekin zenbait plan adostera eta horrek enpleguan izango duen eragina ebaluatzera behartu du PSE-EEk Eusko Jaurlaritza

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak lortu egin du Jaurlaritza turismo-sektorearekin bil dadin arlo horretan zenbait plan adostearren; gainera, horrek enpleguan benetan izango duen eraginaren berri eta urteko kudeaketa planen berri eman beharko du.
EAJk, beste talde batzuekin batera, akordio hori adosteko beharra izan du Turismoko bozeramaile sozialista Susana Corcuerak aurkeztu duen ekimenari esker. Horren arabera, legegintzaldi honetan lehendabiziko aldiz Osoko Bilkura batean eztabaidatu dute turismoak enpleguaren hazkunderako eta lanpostuak sortzeko duen izaera estrategikoari buruz; izan ere, Patxi Lopez lehendakariren agintaldian modu horretan ulertzen zen.
Legegintzaldiaren herena igarota, Gobernuak arlo horretan egindako jarduerek, beraren ahultasuna erakutsi dute, iaz oso emaitza txarrak lortu baitziren bisitei eta ostatu-gauei dagokienez. Arantza Tapiaren Sailak dio emaitza horiek lotuta daudela egoera ekonomikoarekin, baina esan beharra dago, Espainian orokorrean garai berean turismoak inoiz baino emaitza hobeak lortu dituela.
Corcuerak ondokoa esan dio Gobernu nazionalistari: “identitate-gai batzuei lehentasuna ematea, eta nazioarte mailan finkatuta dauden, Euskadi Markarako aukera ona diren eta bere garaian emaitza onak izan dituzten zenbait sinergia edo plataforma ez baliatzea, ez da, euskal sozialisten ustez, euskal turismoaren merkatua sustatzeko modurik egokiena”.
“Euskal sozialiston ustez, ekonomia biziberritzea eta Euskadiren lehiakortasunean eta garapen iraunkorrean aurrera egitea, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunaren Sailaren helburu nagusi izateaz gain, gobernu osorako helburu izan begr dutela. Turismoaren sektorea finkatu eta indartzea garrantzitsua da, sektore horrek kokapen abantailatsua eman ahal digulako; horretarako, herri administrazioen, enpresen, langileen eta gainontzeko eragileen konpromisoa beharrezkoa da finkatutako helburuak lortzeko, eta baterako ardura izango da. Eta konpromiso hori lortzeko, sektoreko eragileekin egin behar da lan, eta ekintzetan ez ezik, ekonomia aldetik ere inplikazioa ekarriko dituzten diagnostikoak, estrategiak, ekintzak eta neurriak partekatu behar dira.
Eta horixe proposatu dugu, 2020ko Euskal Turismoko Mahaiaren bileretako ondorioak urteko kudeaketa-planetan sartu behar direla, eta plan horiek urtero zenbait ekintza eta aurrekontu jakin izango dituzte, eta horien berri izango dugu ganbera honetan”, esan du Corcuerak, gaur lortutako akordioa azaldu duenean. Gainera, akordio horrek, turismo jasangarriaren alde, eta politika horiek enpleguan zein urteko kudeaketarako politiketan izango duen eragina neurtzearen aldeko apustua egiten du.