Prentsa-aretoa

Berriak

Turismoaren Legeak ekonomiarentzako sektore estrategiko bat modernizatzeko aukera galdu duela kexatu da PSE-EE

Susana Corcuera
Susana Corcuera

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko Turismoko bozeramailea, Susana Corcuera, kexatu da gaur Turismoaren Legeari buruzko lantaldearen lanak amaitu direlako eta galdu egin delako Euskadiko ekonomiarentzat estrategikoa den sektore bat modernizatzeko aukera. Lorpenik handiena, “euskara exijitzea hotelek kategoria gehiago izan dezaten eta nazioarte mailan proiektatzea” izan da.

Corcuerak ondokoa esan du Legebiltzarreko lanen inguruan goizean egin duten bileran: “taldeen alegazioei erantzuten zietela adierazi duen keinutik haratago, hutsune handiak utzi dira eskaintzaren eta eskariaren forma berrien inguruan; izan ere, horiexek justifikatzen zuten 22 urtez indarrean izan dugun legea eguneratzeko beharra". Hori dela eta, sozialistek zuzenketa guztiekin jarraituko dute aurrera eta Batzordean eztabaidatuko dituzte.

Hortaz, eztabaidatuko den testuak “linbo juridikoan” uzten du fenomeno berri eta zabalduena, erabilera turistikoko etxebizitzei buruzkoa; horren jarduteko lizentzia udal bakoitzaren irizpidearen pean geldiko da.  Horrez gain, ez dira aintzat hartu sozialistek ekonomia kolaboratzailearen inguruan egindako iradokizunak. Ekonomia kolaboratzaileak zerikusia du plataforma digitalekin eta internet bidezko eskaintza berriekin; “horiek enpresen arteko lehia desleiala eta kontsumitzaileengan segurtasun eza sortzen dute”.  Turismo-enpresetatik kanpo ere gelditzen dira sukaldaritzako ostalaritza-jarduerak, “eta ezin da zalantzarik izan, Euskadin lehen mailako erreklamoa dira".

Halaber, legebiltzarkide sozialistak gaineratu du, Koordinazio Organoari dagokionez, ezker abertzaleak “maniobra arraroa” egin duela, gizarte- eta lurralde-kohesio handiagoa lortzearren.  “Legetik kanpo utzi da, Turismoko mahaiak erabakitzen duenaren pean; baina oraindik ez du horren inguruan lan-talderik osatu.  EHBilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietan orain dela hilabete guk proposatutako koordinazio organoaren alde egin zuen, baina gaur nahiago izan du ahaztea.  Ekainaren 8an hauteskunde-kanpainan geunden, eta uztailaren 12an herritarrek bozkatu dute jada; hala ere, ezker abertzaleak pirueta azaltzeko moduko azalpen sinesgarriagoa eman beharko du", eskatu du.

Hori guztia dela eta, Corcueraren ustez Gobernuak azkarregi bidali du legea Legebiltzarrera, eta sektorea modernizatzeko aukera galduko dugu. "Sektore estrategikoa da euskal ekonomiarentzat, eta eskaintzen duen berritasun handiena da euskara exijitu behar zaiola euren establezimenduan munduan eskaini nahi dituztenei hotel-kategoria handiarekin". 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak