Udalen Lege proiektuak udalak “adingabe" balira bezala tratatzen ditu
Alkate sozialistek espero dute legebiltzarreko tramitean egoera hori aldatzeko aukera izatea, azkenean Udalen Legean udalak “adin nagusi" izan daitezen
Udalen Lege proiektua ez da Euskal Sozialisten proiektu bat. Alkate sozialistek testua aztertu dute, eta ikusi dute udalak “adingabe” balira moduan agertzen direla oraindik ere. “Gobernu sozialistak aurkeztutako proiektua baino okerragoa dela uste dugu, zenbait zalantza sortzen dituelako, eta udalak ez garelako lege honen protagonistak”, aipatu du Iruneko alkateak, José Antonio Santanok.
Santanoz gain, Bilboko Euskadiren PSE-EEren egoitzan prentsaurreko bat egin dute Mikel Torres, Alfonso Garcia eta Javier Martinez alkate sozialistek, Bilboko eta Donostiako udaletako bozeramaile Alfonso Gilekin eta Ernesto Gascorekin batera.
Alkateek diote orain hasiko den legebiltzarreko tramitean PSE-EEk zenbait aldaketa sartuko dituela udalak “adin nagusi" bihurtzeko, eta hiru eremu zehatz aldatuko dituztela:
- ESKUMENAK: Euskal Sozialisten ustez, egungo testuak Patxi Lopezen gobernuak aurkeztutakoa baino zehaztasun txikiagoa du eta osatu gabe dago, eta, hortaz, "zalantza gehiago" sortzen dituela. Adibidez, enplegu publikoari dagokionez, tokian tokiko ekonomia sustatzeko orduan ekiteko tarte handiagoa exijitzen baitute.
- TOKIKO POLITIKA PUBLIKOEN EUSKAL KONTSEILUA: alkateek diote organo horrek partitarioa izan behar duela, alde batetik, udal ordezkariak, eta beste alde batetik Eusko Jaurlaritzako eta Aldundietako ordezkariak. Egun, udaletako 6 ordezkari, aldundietako beste 6 eta Eusko Jaurlaritzako beste 6 dira.
- FINANTZAKETA: Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako testuak emandako urratsa “ez da nahikoa”, jaso baitu udalak sartuko direla Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan, baina ez ditu protagonistatzat jo, “zuzenean eragiten dizkieten gaien inguruan baino ezingo baitute bozkatu”. Alkate sozialisten ustez, Euskadin harten diren erabaki guztiek eragina dute udaletan; beraz, “hitz egiteko eta bozkatzeko eskubidea izan beharko lukete herrialdearen partida ekonomikoen banaketa definitzeko orduan, baita "banaketa horiek egiteko irizpideak definitzeko orduan” ere.
![Ernesto Gasco, javier Martínez, Mikel Torres, José Antonio Santano, Alfonso García eta Alfonso Gil durante Euskadiko PSE-EEren egoitzan (Bilbo) goizean eskaini duten prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Ernesto-Gasco-javier-Martnez-Mikel-Torres-Jos-Antonio-Santano-Alfonso-Garca-y-Alfonso-Gil-durante-la-rueda-de-prensa-que-han-ofrecido-esta-maana-en-la-sede-del-PSE-EE-de-Euskadi-en-Bilbao-Foto-Sociali-546b0b7f563fb.jpg)