Prentsa-aretoa

Berriak

UGT eta CCOO sindikatuekin bildu da Idoia Mendia lanaren inguruan zer proposamen dituzten jakiteko 2016ko aurrekontuak negoziatu baino lehen

Euskal Sozialisten ustez, Elkarrizketa Mahai Sozialaren akordioak aintzat hartu beharko dira Eusko Jaurlaritzaren kontuetan

PSE-EEko idazkari nagusia, Idoia Mendia, UGT eta CCOO sindikatuekin bildu da Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen proiektua aztertzeko.  Bilera horien helburua da erabakitzea zer zuzenketa sar ditzakeen Talde Sozialistak proiektua Legebiltzarrean tramitatzeko orduan, garapen ekonomikorako, enplegua sortzeko eta gizartea babesteko politikak sustatzearren, horiek baitira PSE-EEren lehentasunak.

Mendiak UGTko arduradun Raúl Arzari eta CCOOko Unai Sordori azaldu die zer iritzi duen Lehendakariarekin orain dela gutxi egindako bilerari buruz.  Bilera hartan, Euskal Sozialisten idazkari nagusiak Urkulluri esan zion kezkatuta zegoela ez delako bete 2015. urterako diru-sarreren kapitulua, eta horrek ondorioak dituela aurrekontua gauzatzeari dagokionez.  Gai horri buruz eta 2016ko kontuei buruz, idazkari nagusiak jakinarazi zuenez, enplegu politiketan murrizketarik ez zutela egingo esan zion, ezta oinarrizko zerbitzuak mantentzeko ere, osasuna eta hezkuntza edo babes soziala, besteak beste.

Oinarri horiek edukita, PSE-EE hasi da Gobernuarekin hizketan Aurrekontu proiektua aztertzeko.  UGT eta CCOO sindikatuekin Sozialistek erabaki dute enplegu-politikak indartzeko proposamenak landu behar dituztela, bereziki talde ahulenak (gazteak edo epe luzeko langabetuak) lan-merkatuan sartzeko politikak.

Hori dela eta, Lanbide berrorientatzeari ekin behar zaio, eta langileak trebatzeko eta horien bitarteko izateko funtzioa gain hartu behar du. Gainera, gazteengan arreta berezia jarri beharko du, enplegu-gabezia gogor pairatzeaz gain, lan-baldintzen kezka ere badutelako, halakorik aurkitzen dutenean, eta hori guztia PPren lan-erreforma okerraren ondorioz.

PSE-EEren ustez, tokiko enplegu-planekin jarraitzeaz gain, beharrezkoa da Elkarrizketako Mahai Sozialak ikusi behar du kontu publikoetan islatu direla adostutako zenbait gai, esaterako Enplegua Erregulatzeko Espediente baten ondorioz kaleratu dituzten langileen ziurtapen profesionala, energia-efizientzia hobetzeko lanak egiten dituzten komunitateetarako laguntzak edo txandakatze-kontratua sustatzea.

Euskal Sozialistek beste zenbait bilera egingo dituzte beste antolakunde eta talde batzuekin jakiteko zer proposamen dituzten eta erabakitzeko zer neurri proposa daitezke Urkulluren gobernuarekin negoziatzeko orduan.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak