Prentsa-aretoa

Berriak

UNESCOk estropadak “Gizateriaren Kultura Ondare immaterial”tzat jo ditzala onartu du aho batez Kongresuak

Gipuzkoako diputatu sozialistak, Odon Elorzak, pozik dagoela adierazi du bere eskaera onartu izan dutelako legegintzaldi honetan egingo den Kultura Batzordearen azken bileran

Odón Elorza, artxibo-argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Odón Elorza, artxibo-argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Gipuzkoagatiko PSE-EEko diputatuak, Odon Elorzak, “zoriontzeko arrazoia” dela azaldu du; izan ere, Kongresuak, gaur arratsaldean, Kultura Batzordeak legegintzaldi honetan egingo duen azken bileran, ondoko parlamentu-ekimena onetsi baitu: Kantauriar estropadak —agerraldi, ohitura, praktika eta errotuta dauden jarduera-sorta— Ondare Kultural Immaterialtzat jo ditzaten, bai Estatuko Autonomia Erkidegoek, horrela bada, dagokion administrazio-prozedurari ekin ahal izango zio, zaila izango bada ere, UNESCO 2003ko konbentzioak finkatutako baldintzak betetzeko, eta Gizateriaren Ondare Kultura Immaterialtzat hartu ahal izango dira, batzuek nahi dugun bezala:  arraunlariak, klubak, entitateak, erakundeak etab.”
 
Legez besteko proposamena aldeztu duenean, Odón Elorzak azaldu du “estropadak sustrai sozio-ekonomiko sendoak dituen ohitura bat direla, eta itsasoko kirol lehiaketatik haratago doazela. Itsasaldeko herritarren arrantza-jardueran du jatorria aipatutako ohiturak; hori dela eta, Kantauri Itsasoaren ertzetan dauden herri eta lurraldeen kultura-ondare garrantzitsua dira, Galiziatik hasi eta Euskadiraino, baita Asturiasen eta Kantabrian ere”.


Diputatu sozialistak, halaber, gogoratu du arrantza-ontzi txikiek funtzio erabakigarria izan zutela orain dela zenbait mende, eta horren arabera uler daitekeela estropaden jatorria.  Bizimodu eta jarduera ekonomiko zehatz batetik sortzen dira:  itsas irekian egindako baxurako arrantza.  Jarduera horretarako —eta aspaldi pertsona asko hil ziren horretan—, gizaki indartsu eta gogotsu behar ziren, boga erritmo jarraian eta luze mantentzeko gai izan behar zuten arrainen kaletara azkar iristeko.


Odon Elorzak transakzionala adostu du Alderdi Popularrarekin, eta esan du, Gorka Castillok esandakoa: “itsas irekian egiten den estropaden jarduerak arraunlarien ahalegin bizia erakusten duela, eta gizon horiek, eta orain ere emakumeek, ahalegin handia egiten dutela.  Itsas jolasek nolabaiteko eromena ere erakutsi dute beti.  Kantauriko herrien artean egiten den lehiaketa bakoitza itsasoaren aurkako bataila da, Ipar itsas basatiko olatuak gizakiaren erresistentziaren mugaren aurka, eta zenbait lurralde estropaden inguruan aritzen dira; erkidegoz gaindiko jarduera bat da eta, beraz, erakundeen laguntza behar du”.


Elorzak, amaieran, ondokoa azpimarratu du: “Ondare Kultural Immateriala Babesteko Legearen, maiatzaren 26koaren, 13. artikuluak xedatzen duela Estatuak eta Autonomia Erkidegoek zer neurri finkatu behar dituzten ondare hori babesteko, ahalegin handia eskatzen duenez arriskuan baitago aipatutako ondarea; izan ere, kirol horrek ez ditu enpresetarako baliabide ekonomikorik sortzen, kirol pairamentsua da eta giza eta laguntasun balioak dakar berekin aipatutako ohiturak".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak