Prentsa-aretoa

Berriak

Urkulluk eskainitako diskurtsoa kritikatu du Pastorrek, "hutsa eta anbiziorik gabekoa" izan delako

Urkullu lehendakariak Gabon Zaharrean egindako diskurtsoa “hutsa eta anbiziorik gabekoa” izan zela kritikatu du PSE-EEko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, José Antonio Pastorrek; izan ere, “eslogan eta esaldi eginen zerrendatzat” jo du, eta ez die aurre egin Eusko Jaurlaritzaren proiektu eta nahiei egungo une garrantzitsuan.

Gainera, Sozialisten ahalegina ez duela onartu kritikatu du Pastorrek, "Sozialistok lagundu baitugu eta Gobernuaren mahai gainean jarri baitigu zenbait proposamen eta aurrekontuak”.

Hori dela eta, Jaurlaritzak legegintzaren egutegiaren laurdena ere ez duela bete gogoratu du, eta Legebiltzarrean onetsitako ekimen erdiak Talde Sozialistak aurkeztu dituela dio; hona hemen zenbait adibide garrantzitsu: Etxebizitzaren Legea edo Frackingaren aurkako Legea (Sozialistek sustatu dituzte biak Gobernuaren eta haren taldearen irizpidearen aurka). 

Gabon Zaharrean Urkulluk eskainitako diskurtsoa kritikatu du Pastorrek,
Gabon Zaharrean Urkulluk eskainitako diskurtsoa kritikatu du Pastorrek, "hutsa eta anbiziorik gabekoa" izan delako

Beste berri batzuk...

Iruzkinak