Prentsa-aretoa

Berriak

Urkulluren Gobernuak Legebiltzarrera Udalen Lege proiektua bidali izanaren inguruan

Mikel Cabieces, PSE-EEko Batzorde Exekutiboko kidea. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Mikel Cabieces, PSE-EEko Batzorde Exekutiboko kidea. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialistok pozik gaude Eusko Jaurlaritzak bere Udalen Lege proiektua aurkeztu duelako eta ondoko egoera ebazten saiatu delako: "barne-antolaketarako gaitasuna udalak erakunde-egituran kokatzeko erabiltzen duen autonomia erkidego bakarra izatea".

PSE-EEren ustez, EAJk "Estatuarekiko beste harreman bat beti eskatzen badu ere, ezin izan du EAE barruan barne-harremana bera antolatzeko araurik aurkeztu”, eta Euskal Sozialisten “presioari esker” egin du; izan ere, orain dela urtebete Gobernuarekin izenpetutako akordioak hori eskatu zioten, eta horri esker egin da orain proiektua.

Baina denbora luzeegi galdu dela deitoratzeaz gain, gogoratu du Sozialistek euren proiektua aurkeztu zutela, gobernuan legegintzaldi bakarra egon baziren ere, eta proiektu horrek derrigorrezko txostenak eta Ebazpen Batzordearen eta udalen oniritzia zuela.

“Gure legea har zezaketen, denborarik galdu gabe.  Beste lege batzuekin hala egin dute: Ikuskizun Publikoen Legea, Larrialdien Legea edo Emakume Nekazariaren Estatutua (aurre legegintzaldian itxi ziren, eta oraingoaren amaieran bide parlamentarioari ekin diote); Urkulluren geldotasunak Euskadiren ibilbidea geldotzen du”, aitortu du.

Hori guztia dela eta, Sozialistek nahi dute Gobernuak legegintzaldia amaitu baino lehen onetsi dezala, eta Legebiltzarrak lege bat onar dezala “euskal udalen adin-nagusitasuna onartu eta finkatuko duena, eta Euskadin herritarrei zerbitzu emateko erakunde-egituraren alde nagusia gain hartuko duena".

“Udal hauteskundeak baino lehen egongo bagina, hobeto; izan ere, Udalek bere eskumenak ondo definituta eduki behar dituzte, eta finantzaketak ere argia izan behar du”, azaldu du.

Sozialisten ustez, Udalen Legeak ondokoak finkatu behar ditu:

- Udalen eskumenak, erakunde-errespetua eta autonomia bizilagunen bizitza hobetzearren.

- Baliabide publikoak banatzeko orduan, gainontzeko erakundeekin berdintasunez parte hartzea.

- Baliabide publikoak kudeatzeko orduan gardenak izan behar dute, eta horretarako mekanismoak ezarriko dira.

- Udalen gaien inguruko erabakiak herritarrek ezagutzeko, kontrolatzeko eta erabaki horietan parte hartzeko aukera izan behar dute, eta horretarako mekanismoak ezarriko dira.

- Euskal administrazioen politiken inguruan erakundeen arteko koordinaziorako tresnak, herritarren alde eta bikoiztasunak ekiditearren, egunerako hobekuntzako bermatzearren.

- Eta udal gobernuen jolas demokratikoan eta kontrolean oposizioak izango duen ezinbesteko funtzioa

Beste berri batzuk...

Iruzkinak