Prentsa-aretoa

Berriak

Urtebete saldu gabe egon diren etxebizitza publikoak alokairuan eskain ditzaten eskatu du PSE-EEk

Bixen Itxaso, Eusko Legebiltzarrean hizketan [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Bixen Itxaso, Eusko Legebiltzarrean hizketan [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Saltzeko eraiki diren babes ofizialeko etxeak ezin izan badira urtebetean saldu, alokairuan eman ditzaten proposatu du Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak; horrez gain, alokatuek ez dute bizitza-unitateko hileroko diru-sarreren herena baino gehiago ordaindu beharko.

Legez besteko proposamen baten bidez, Etxebizitzako bozeramaile sozialistak, Bixen Itxasok, gogoratu du 2013-2016 eperako Etxebizitzaren Plan Zuzentzaileak —Eusko Jaurlaritzak 2013ko abenduan aurkeztu zuen— esaten duela alokairua aukerarik egokiena dela etxebizitza eskatzen duten pertsona askorentzat.  Hori oinarri hartuta, agiri estrategi horretan ondoko neurria proposatzen da, besteak beste:  saltzeko etxebizitza gehiegi dagoenez, babes publikoko eskaintzaren beste aukera horretara zuzentzea etxebizitza horiek.

“Baina, proposatutako helburuak ez dira betetzen.  Gobernuak taldeari bidali dion informazioaren arabera, 2014ko ekainaren 30ean Etxebiden 47.270 pertsona izena emanda ziren etxebizitza alokatzeko, baina Alokabidek kudeatzen dituen alokairuko etxebizitzen kopurua 11.293 da.  Eskariaren eta eskaintzaren artean desoreka nabarmena dago, eta premiaz zuzendu beharra dago. Hortaz, esleitu ez diren eta salgai diren etxebizitzak esleitu beharko dira eta, batez ere, ordain dezaketen etxebizitzaren bat nahi duten milaka euskal herritarrentzat konponbide bat bilatu behar dugu”, azaldu du euskal legebiltzarkideak.

Desoreka hori zuzentzearren, Itxasok Eusko Jaurlaritzari proposatu dio alokairu sozialeko etxebizitzen parkean sar ditzan (Alokabidek kudeatzen ditu) saltzeko eraiki diren eta 12 hilabete igaro ondoren esleitu ez diren etxebizitza guztiak.  Horrez gain, alokatuak ordaindu beharko duen kopuruari dagokionez, ezingo du bizikidetza-unitatearen hileko diru-sarreren % 30 gainditu (tasak eta komunitate-gastuak sartuta).  “Halaber, izenpetzen diren kontratuetan jarriko du alokatze-errenta urtero berrikusiko dela, eta garestitu edo merkatuko da bizikidetza-unitateak berrikuspen-dataren aurreko ekitaldian lortu dituen diru-sarreren arabera", esan du amaitzeko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak