Prentsa-aretoa

Berriak

Vicente Reyesek “adostasun politiko eta soziala” eskatu du euskara sustatzeko

Legebiltzarkide sozialistak igandean Araba Euskaraz festan hartu zuen parte, arabar ikastolen festa handiena da eta Oiongo San Bizente Ikastolak antolatu du

Vicente Reyes, artxibo-argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Vicente Reyes, artxibo-argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Vicente Reyes legebiltzarkide sozialistak azaldu du aurrera egin behar dugula euskararen erabilera sustatzeko, betiere 1982an finkatutako adostasunean, Euskararen Legean jasotakoan, oinarrituta.  “Euskararen aurrerapenaren ahaleginari dagokionez, inflexio puntuan gaude.  Ikaskuntza bermatu dugu dagoeneko, batez ere hezkuntza-sistemaren bidez, eta orain erabilera sustatzeari ekitea dagokigu", esan du Reyesek. Bere ustez, euskara indartzeko eta normalizazioa bermatzeko modurik onena “hizkuntza-politikaren baldintza adostasun handiena dela aldezteta da:  adostasun politikoa eta soziala”.

Eta adostasunerako oinarriak baditugu, orain arte hizkuntza-politika zuzendu dituztenak dira:

a) Hizkuntza aukeratzeko askatasuna.  Herritarrek zer hizkuntza erabili nahi duten aukeratu ahal dutela bermatzea.

b) Aukeratutako hizkuntza ofiziala erabiltzeko eskubidea bermatzea herritarrei.

Hortaz, botere publikoek euskara erabiltzeko eskubidea bermatu behar diete hala nahi duten herritarrei.

a) Derrigorrezko hezkuntzan hizkuntza-eredua aukeratzeko askatasuna, gurasoen nahiarekin eta inguruko errealitate soziolinguistikoaren bat etorriz: hirueletasuna

Reyesek ohartarazi duenez, hizkuntza-eskubideez hitz egiten dugunean kontuan izan behar dugu “ez garela hizkuntzaren eskubideez ari, herritarrek hizkuntzarekiko duten eskubideez ari garela”  “Ezin dugu, beraz, hizkuntza-normaltasuna aipatu askatasunik eta norberaren ardurarik ez badago”, gaineratu du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak