Prentsa-aretoa

Berriak

Vicente Reyesek, Urkulluren Gobernuak Fagorrekin arduragabekeriaz jokatu duela dio

Vicente Reyes.
Vicente Reyes.

Legebiltzarkide sozialista Vicente Reyesek dio Urkulluren Gobernuak arduragabekeriaz jokatu duela “Fagor kasuan, enpresari diru publikoa eman diolako exijitzeko moduko txostenik eduki gabe eta bideragarritasun plana beteko duela bermatu gabe”.  “Ondoren —gaineratu du— enpresak behar ez bezala gastatu du diru  hori:  hornitzaileei ordaintzeko, Jaurlaritzak ezer kontrolatu gabe”.

“Emaitza —esan du Vicente Reyesek— ondokoa izan da: Fagor Eleltrotresnak hartzekodunen lehiaketan dago eta Jaurlaritzak 27 milioi euro gutxiago ditu, kobratuko duen azkena izango baita; gainera, Ekarpen funtsaren bidez Kutxabanken eta Aldundietan ere galerak sortu ditu".

Legebiltzarkide sozialistak Lehendakariari leporatu dio bere gobernuak enpresaren balantzea ez duela aztertu "epe motzeko zor handia zuela, eta horren ondorioz ez zela bideragarria ikusteko”

“Zuek —aipatu dio Vicente Reyesek Lehendakariari— 2012ko amaieran ez zenuten enpresaren egoera aztertu, baina, hala eta guztiz ere, enpresak bideragarritasun plan zorrotza aplikatu behar zela, eta berregituraketarako diru kopuru handia behar zuela (263 milioi euro) esan zizuen.  Eta Jaurlaritzak dirua eman zion jakin gabe egokia zen edo ez, irizpiderik gabe, enpresaren zailtasunen aurrean erne jarri gabe"

“Gutxienez —gaineratu dio Vicente Reyesek Lehendakariari— sineskortasunez jokatu duzu, dirua eman zenuelako inork eurorik eman gabe.  Eta argi dago, 263 milioi euro behar baditu eta bakarrik 40 jasotzen baditu, horiek gastatuko ditu baina ez du ezertarako balio".  Horrek guztiak argi utzi du EAJk Jaurlaritzak kudeaketa txarra egin duela; hau ez da gauza berria, lehendik dator, baina lehen gutxiago ikusten zen diru gehiago zegoelako”.

Vicente Reyesek, halaber, Lehendakariaren gardentasun eza deitoratu du “ez baitu Osoko Bilkuran agerraldia burutzeko eskaerarik egin azalpenak ematearren; Ekonomia Garapenerako sailburuak ere ez du agerraldirik eskatu”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak