Prentsa-aretoa

Berriak

Xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako proposamen Sozialistak Legebiltzarraren babesa jaso du

Eusko Legebiltzarrak aho batez egin du ondoko proposamen sozialistaren alde: ordezkari politikoek alde batera utz ditzatela zenbait diskurtso eta baieztapen xenofobo eta arrazista, bizikidetzaren eta kultura-artekotasunaren aurkakoak baitira.

Mikel Unzalu, artxibo-argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Mikel Unzalu, artxibo-argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Urtearen hasieran, etorkinen integrazioaren alde lan egiten duten zenbait elkartek hainbat mehatxu eta eraso jaso zituztelako sortu zen ekimena. Izan ere, “testuinguru honetan, zenbait erakunde-agintarik iruzur jakin batzuk pertsona jakin batzuekin lotu beharrean, pertsona horien jatorriarekin lotzen dituzte”, gogoratu du Legebiltzarrean Mikel Unzaluk.  “Ohartarazi dugu halako mezuak arriskutsuak direla.  Argi dago ez dela nahikoa izan, delitua etorkinarekin identifikatzen jarraitu baitute eta ondoko ideia bultzatu dute: desberdina denak egiten duela iruzur.  Pertsona askok uste dute euren beharrak sortu direla beste batzuek beraiena dena kentzen dietelako, eta argi dago ez ditugula behar bezala moztu holako diskurtsoak.  Eta hori sendo mozten ez bada, atea ireki egiten da ikaratzeko ekintzei”, salatu du.


Diskurtso horren aurrean, Unzaluk tolerantziaren alde egin du eta gogoratu du “beste herrialde batzuetatik, Espainiatik eta mundu luze-zabaletik etorri direnek lagundu dutela Euskadi handi egiten”.  “Ondo dakigu nortzuk etorri diren Euskadi hobetzera.  Gurekin egin dute lan, etxebizitzak eraiki dituzte, eta batzuk aberastu dira horri esker.  Beti burbuilan bizitzeko asmoa zutenek nahi ez zituzten lanak egiten zituzten.  Eta burbuila lehertu zenean, porrot egin genuen. Denok. Hemen jaiotakoak zein kanpoak jaiotakoak.  Lana zuenak eta galdu zuenak egin zuen porrot.  Soldata duina zuenak eta galdu zuenak egin zuen porrot.  Oinarrizko beharrak beteta zituenak eta ondoren bete gabe zituenak egin zuen porrot.  Eta Euskadin hobeto gaude koltxoi bat dugulako eta bizitzan porrot egiten duena han erortzen delako”, argudiatu du.


Ordezkari sozialistak onartu du egoera honetan ez direla zenbait alderdi xenofobo sortu, Europako beste leku batzuetan gertatu den bezala, baina zenbait agintari politikok "emozioak manipulatu dituztela", eta gero eraso xenofobo gehiago gertatzen direla dio.  “Geuk egiten dugu eskaera.  Eraso edo mehatxurik jaso dutenak beldurra sentitzen dute.  Ardura publikoren bat dugunok jakinarazi behar diegu ez dugula eraso edo mehatxurik onartuko, denontzako, gizartearentzako, oinarritzat jo ditugun balioekiko eraso eta mehatxuak direlako.   Horregatik, ezinbestekoa da halakorik ez onartzea”, erasoak salatzea, eragindakoekin sozializatzea, erakunde mailan konpromisoak gain hartzea aniztasunean, elkartasunean eta gizarte-kohesioan oinarritutako gizartearen alde, eta “Legebiltzarrak berriz ordezkari politikoei eskatu beharko die halako diskurtsoak eta eztabaida xenofobo eta arrazistak alde batera utz ditzaten, gure gizarteko kultura-artekotasunaren eta bizikidetzaren aurkakoak baitira”, onetsitako ebazpenak jaso duen bezala.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak