XII. Ramon Rubialen Eskola Narratiba Sariak
Ondoko sariak dira:
Modalitate bakoitzeko irabazleentzat, ingelesa hobeto ezagutzeko udan egonaldi bat finantzatuko zaie, 500 euroko txekea irabazlearentzat (eskola- edo heziketa-material edo -ekipamendua erosteko).
Gainera, Ramón Rubial Fundazioak irabazlearen ikastetxeari ere 600 euroko txekea oparituko dio (eskola- edo kirol-material edo -ekipamendua eskuratzeko).
Modalitate bakoitzeko bigarren klasifikatuei 500 euroko txekea oparituko zaie (eskola- edo kirol-material edo –ekipamenduak erosten laguntzeko).
Aipamen bereziari dagokionez, 200 euroko txekea da saria (eskola- edo kirol-material edo -ekipamendua erosteko).
Erkidegoko 700 ikastetxek hartu dute parte. Sariak banatzeko ekitaldian zenbait ikastetxetako 700 ikasle joan dira, saridunen ikastetxekoak ziren, eta zuzeneko senideak ere bertaratu dira. Horrez gain, Eider Gardiazabal Rubial, Ramón Rubial Fundazioko presidentea eta Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusia han izan dira, Epaimahaikideekin, Lehiaketa babesten duten entitateetako ordezkariekin, agintariekin eta Patronatuko kide batzuekin batera.
