Prentsa-aretoa

Berriak

Yihadismoaren aurkako itunarekin bat egiteko eskatu dio Idoia Mendiak EAJri

Iraganean ETAren aurkako Itun Antiterroristan ere ez zuela egon nahi izan kritikatu du, eta aipatu du fenomeno batean zein bestean “kondenatzea ez dela nahikoa”

Idoia Mendia, artxibo-argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendia, artxibo-argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, EAJri eskatu dio Askatasunen Alde eta Terrorismoaren Aurka egiteko Batasuna finkatzeko Akordioarekin, Yihadismoaren aurkako itunarekin, bat egiteko, eta ulertezina da “zergatik ez duen akordio horrekin bat egin Euskadin gobernatzeko ardura duen alderdiak”.

Eusko Legebiltzarreko gainontzeko taldeekin txanda bat hasi da gaur goizean Euskal Sozialistak Taldea, Pariseko ostiraleko atentatua kondenatzeko eta Frantziako herriarekiko babesa adierazteko erakunde-adierazpena egitearren osteguneko Osoko Bilkurarako.

“Frantziako gertaera larri horien aurrean, gure ustez, indar guztiek bat egin behar dugu terrorismoaren aurkako errefusapena adierazteko eta pertsonen bizitza eta askatasunak sinesmen eta kausa guztien gainetik jartzen dituzten balore hiritarrekiko konpromisoa azaltzeko.

Baina adierazpena onesteko eskatzeaz gain, agintari sozialistak batasuna Espainian ere izatea nahi duela azaldu du, urtearen hasieran, Parisko aurreko atentatuaren ostean (Charlie Hebdo aldizkariaren aurkakoa) Yihadismoaren aurka sinatutako ituna dela-eta.

Mendiak gogoratu duenez, PSOEko idazkari nagusiak, Pedro Sanchezek, aste honetan eskatu die gainontzeko alderdiei “bat egin zezatela mehatxu modu berri horri aurre egiteko akordioarekin", eta kritikatu du batzuek trabak jarri dituztela, esaterako Podemos alderdiak eta, batez ere, EAJk.

PSEko idazkari nagusiak esan du “ulertezina dela, EAJk Euskadin gobernatzeko ardura duelako, gure herrian halakorik gerta ez dadin lortzeko bitarteko guztiak jartzeko ardura duelako, eta ez du akordioarekin ezer jakin nahi”.

Mendiak gogoratu duenez, iraganean ere EAJk ez zuen ETAren aurkako akordio garrantzitsuekin bat egin, adibidez, Terrorismoaren aurkako Itunarekin. Jarrera hori "onartezina" da; izan ere, terrorismoaren fenomeno larrian "kondenatzea ez da nahikoa, horri aurre egiteko bitartekoak ere jarri behar dira”.

Hori dela eta, EAJri galdera zuzena egin dio: “zeren zain zaude itunarekin bat egiteko?, zergatik ez duzu bat egiten indar guztiek Yihadimosaren aurka egin duten ekintzarekin?

Mendiak EAJri “hausnartzeko" eskatu dio, "batasuna ezinbestekoa baita terrorismoa garaitzeko”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak