Yolanda Vicentek azpimarratu du, “sozialista eta euskaldun bezala, hurrenkera horretan”, Akordioa dela euskal Ekonomia Itunaren funtsezko oinarria
Senatuko presidenteorde eta Arabarengatiko diputatua pozik dago euskal erakundeetako alderdien artean (AEJ-PP-Bildu) adostasuna lortu delako, baina esan du harrituta dagoela alderdi horiek ez direlako gai izan Administrazioen arteko aldeak ebazteko, esaterako, likidatzeke dauden kupoen kitatzearen eta Kupoaren Legea berritzearen ingurukoak
Ohartarazi du Kupoaren Legearen inguruan “Akordio eza” garrantzitsua dela, arriskuan jar dezakeelako euskal erakundeen finantza-egonkortasuna, eta azpimarratu du sozialistok beti “lehenak izango garela hainbat sentsibilitateren arteko akordioak bilatu behar direnean”

Senatuko presidenteorde eta Arabarengatiko PSE-EEko diputatuak, Yolanda Vicentek, arratsaldean Senatuaren parte hartu du, maiatzaren 23ko 12/2002 Legea aldatzeko Lege Proiektua irakurketa bakarrez onartzeko eztabaidan. Lege horrek, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onetsi zuen. Vicentek hasieran esan du "sozialista eta euskaldun giza, hurrenkera horretan”, euskal Ekonomia Itunaren ezaugarririk nagusiena ondokoa dela, Euskadiko Autonomia Estatutuak eta Konstituzioak berak ondo adierazi duten moduan: Akordioa izan duela oinarrizko printzipiotzat.
PSOEko parlamentariak esan du Ekonomia Ituna, tresna erabilgarria dela Estatuaren Administrazio Nagusiaren eta zerga-arloan eskumenak dituzten hiru Foru Aldundien arteko finantza- eta zerga-harremanak arautzeko (gure foru sistemaren zutabe garrantzitsua da zerga-arloa), eta desberdinen arteko akordioa lortzeko tresna ere badela; hori da Euskadiko autogobernuaren sistemaren oinarria, euskal herritar guztiek berdin-berdin aldeztutakoa.
Yolanda Vicentek esan du pozik dagoela horren inguruan euskal erakundeetako alderdiek (EAJ-PP-Bildu) akordioa lortu dutelako, baina adierazi du harrituta dagoelako alderdi horiek ez direlako gai izan administrazioen arteko aldeak ebazteko, esaterako, likidatzeke dauden kupoak kitatzeko edo Kupoaren Legea berritzeko.
Vicentek gogoratu du Ekonomia Ituna eta Kupoaren Legea beti elkarrekin eztabaidatu dituztela, 2007-2011 eperako onetsitakoan bezala. Eta zehaztu du Kupoaren Legean “Akordio eza” oso garrantzitsua dela, euskal erakundeen finantza-egonkortasuna arriskuan jar dezakeelako. "Hori dela eta, Akordioarengatik hasieran hori lortu duten alderdiei zoriontzeaz gain, alderdi horiei ere ez dutela gainditu esan nahi die, Kupoari dagokionez ez direlako gai izan akordiorik lortzeko”, zehaztu du.
Euskal senatari sozialistak nabarmendu du lotura handia dutela euskal ekonomiak eta Espainiakoak: “Historiak bermatzen digun moduan, egiazta dezakegu Espainiako ekonomia ondo badoa, Euskadikoa ere ondo joango dela. Baina gaur egun, zoritzarrez, ez da horrela. Bien egoera ekonomikoa ez da ona, txarra, oso txarra da. Hortaz, euren artean lotura handia duten ekonomia horiek (gure mundua gero eta globalizatuagoa baita), itunak, hitzarmenak egitera behartzen gaituzte. Laburbilduz, akordioak izan behar du legearen oinarria eta mamia”.
Amaitzeko, Yolanda Vicentek bi ohar egin ditu. Lehenik eta behin, azpimarratu du “sozialistok ez dugu onartuko erabakiren bat erabaki horrek, aldaketa teknikoetatik haratago, Ekonomia Itunaren babespena ez dauden gainontzeko herritarrentzat txarra bada. Gehitzen duten eta bereizten ez duten Akordioen aldekoak gara, herritar guztiak berdinak direla dioen oinarrizko printzipioan oinarritzen direnen aldekoak”. Bigarrenik esan du “Sozialistontzat akordioa beti garrantzitsua da, desberdinen arteko akordioa, gaur eztabaidagai dugun gaian bezala”.
Yolanda Vicentek zehaztu du bozkatu beharrekoa “garrantzitsua dela euskal herritarrentzat. Horretan oinarritzen da gure bitxitasuna, eta horrek ematen dio balioa gure autonomiari. Sozialistok beti lehenak izango gara hainbat sentsibilitateren arteko akordioak bilatu behar direnean”.
Horren harira, Vicentek Ramón Rubial aipatu zuen “euskaldun, sozialista eta senatari bikaina”, eta “Ekonomia Itunaren inguruko eztabaida ahalbidetu zuenetako bat izan zen”. Rubialek esan zuen “badirela kontzepzio ezberdinak, baina borondate politikoa badugu, aurrera atera daitezkeela euskal herritarrez gain gainontzeko herritarrei ere mesede egingo dizkieten proiektuak”. “Zintzotasunez, amaitu zuen Vicentek, nire ustez, gaur, 2014. urtean, inoiz baino indar handiagoa dute hitz horiek”.